Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2013ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4430

EDIKTUA, 199/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko ZLUP.

Judizioa: L2 199/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Martin Garcia 2005, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Astigarraga.

Demandatua: Estructuras y Cimentaciones, S.L.U.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2013-07-16an, zeinen idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

113/13 EPAIA

Eman duen epailea: Cristina Navarro Gil andrea.

Tokia: Durango (Bizkaia).

Bi mila eta hamahiruko uztailaren hamaseia.

Alderdi demandatua: Martin Garcia 2005, S.L.

Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Alderdi demandatua: Estructuras y Cimentaciones, S.L.U.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: hitzezko judizioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Astigarraga Albistegui prokuradoreak Martín García 2005, S.L. sozietatearen ordezkari gisa aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den Estructuras y Cimentaciones S.L.U. sozietatearen aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.786,12 euro ordaintzera. Zenbateko horri ebazpen honetan ezarritako interesak aplikatuko zaizkio, eta demandatuari berariaz ezartzen zaizkio kostuak.

Batu bekio idazki hau epaitegi honetako Epaien eta Behin betiko Auto Zibilen Erregistro Liburuari, eta eman bedi testigantza, dagokien autoei batu behar zaiena.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4688 0000 13 019911 zenbakia du. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da zainpean utzi izana (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Honela, epai honen bitartez, eman, agindu eta sinatzen dut nik, Cristina Navarro Gil andreak, Durangoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen aldetik. Fede ematen du.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko uztailaren bian. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko uztailaren hamaseian.

Estructuras y Cimentaciones, S.L.U. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2013ko uztailaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala