Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2013ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
4425

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Industrias Aramendi S.L. sozietateari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Usurbilgo udalerrian (Gipuzkoa) altzairu kalibratu eta trefilatua fabrika dezan.

AURREKARIAK:

2007ko urriaren 8an, Faustino Bastida Arrieta jaunak, Industrias Aramendi, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Usurbilgo udalerrian (Gipuzkoa) altzairu kalibratu eta trefilatua fabrikatzeko jarduerarako.

Ingurumen-organoak baimenaren eskaerarekin uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 12. artikuluan adierazitako agiriak aurkeztu behar zirela jakinarazi ondoren, 2007ko urriaren 22an Industrias Aramendi, S.L. enpresak berriz eskatu zuen baimena, eta ondorengo agiriak erantsi zituen:

● «Industrias Aramendi, S.L. enpresaren ingurumeneko baimen bateratua izapidetzeko proiektu teknikoa» (2007ko urria).

● «Industrias Aramendi, S.L. enpresaren ingurumeneko baimen bateratua izapidetzeko laburpen ez-teknikoa» (2007ko urria).

Halaber, eskaerarekin batera proiektuak Usurbilgo hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasunari buruzko 2007ko irailaren 5eko udal-txostena aurkeztu zen.

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Industrias Aramendi, S.L. enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena zuen. Halaber, enpresa sustatzaileak Oria ibaira isurketak egiteko baimena zuen, 1990eko ekainaren 29an emana, isurketen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituz.

2008ko otsailaren 11n eta 2008ko ekainaren 18an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2008ko uztailaren 11n osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2008ko urriaren 10ean emandako ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zen, 30 egun baliodunen epean, Industrias Aramendi, S.L. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2008ko urriaren 29an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2008ko urriaren 26an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegazio bat aurkeztu dela egiaztatu da, eta I. eranskinean horren laburpen bat eta ingurumen-organo honen gogoetak jaso dira.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko abenduaren 12an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Usurbilgo Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Iparraldeko Ur Konfederazioari, espedientean ageri den emaitza jasoz. Ondoren, 2009ko urtarrilaren 30ean, Kantauriko Ur Konfederazioari egindako eskaera berriz egin zen, kudeaketa-lanen barruan landutako txosten-proposamena erantsi ondoren.

2009ko otsailaren 13an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Industrias Aramendi SL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen proposamena gehituz. Ez zen horri buruzko komunikaziorik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era beran, indarrean dagoen araudian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi izan dira. Industrias Aramendi SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena; ibilgu publikora isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadurari aurrea hartu eta zuzentzeari dagozkionak. Era berean, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztu dituzte, espedientean parte hartzen dutela agerian utziz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzkoak, aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Industrias Aramendi SL enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Usurbilgo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2005eko iraileko metal eta plastikoen azal-tratamendurako BREF agiriaren edukia hartu da kontuan (Reference document on Best Available Techniques for Surface Treatment of Metals and Plastics). Horrez gain, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan aplikatzekoa da batez ere apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua, ontzien eta ontzi-hondakinen apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta gauzatzeko Erregelamendua onartzen duena.

Espedienteko txostenak aztertu eta proiektuaren osotasunaren ingurumen-ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Industrias Aramendi SL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2009ko otsailaren 13an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Egoitza soziala Usurbilgo udalerriko (Gipuzkoa) Iru Kantoi kaleko 4. zenbakian eta IFK: A-20794749 zenbakia duen Industrias Aramendi SL enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematea, Usurbilgo udalerrian altzairu kalibratu eta trefilatua fabrikatzeko, ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Era berean, ingurumeneko baimen bateratu hau eman da, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 19. artikuluaren arabera, Arroko Erakundeak landu beharreko txostenaren emaitzei kalterik egin gabe.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Metalen eta plastikozko materialen gainazala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean» izenekoan.

Industrias Aramendi SL enpresa Usurbilgo udalerriko (Gipuzkoa) Osinalde industrialdeko Iru Kantoi kaleko 4. zenbakian dago. Lur-eremuaren azalera orokorra 11.400 m2-koa da.

Jarduera altzairu kalibratu eta trefilatuzko barrak fabrikatzea da. Fabrikatze-prozesuak bi lerro bereizi ditu, azken produktuaren arabera. Lantegiaren ekoizte-ahalmena urtean 11.700 t alanbre trefilatuzko bobina eta 25.000 t altzairu kalibratuzko barrakoa da.

Alanbre trefilatuzko bobinak fabrikatzeko, alanbrearen desugertze kimiko bat egiten da azido klorhidrikozko bainuetan.

Produktu desugertua trefilaketa-sailera igarotzen da, eta harilkatzea, trefilaketa eta txirrikan biltzea bezalako eragiketak egiten dira.

Altzairu trefilatuzko barrak fabrikatzeko, alanbroi-bobinak aurrezuzentzen dira, eta ondoren desugertze mekaniko bat egiten da granailatze baten bidez.

Produktu desugertua kalibratze-sailera igarotzen da, eta harilkatzea, aurrezuzenketa eta akaberako bestelako eragiketak egiten dira.

Industrias Aramendi, S.L. enpresak isuri atmosferikoen 3 foku ditu: desugertze mekanikoari lotutako granailatzeko bi makina, eta hirugarrena, aurrezuzenketari lotutako alanbroiaren herdoil-azalaren xurgapena. Ekoizpen-foku horiek sortutako isuriek gasak mahuka-iragazki bidez biltzeko eta arazteko sistemak dituzte. Gainera, isuri barreiatuak sortzen dira kalibragailuetan eta trefilagailuetan, altzairua lubrifikatzeko olioa lainoztatzeagatik; eta desugertzean, 30 m3-ko bi desugerketa-kubetetako azido klorhidrikoaren isuria, eta kare-bainuan sortutako lurrunketa.

Hondakin-ur beltzak, euri-urak eta industria-urak hiru puntu independentetatik isurtzen dira Oria ibaira. Desugertze kimikoko industria-isurketak araztegi batera eramaten dira, tratamendu fisiko eta kimiko bat egiteko Oria ibaira isuri aurretik. Ur sanitarioak zuzenean isurtzen dira ibaira inolako arazketarik gabe.

Industrias Aramendi, S.L. enpresan sortzen diren hondakin arriskutsuak olio erabiliak, bustitako solidoak, plastikozko, metalezko eta paperezko ontzi huts kutsatuak, trefilaketako lohiak eta fluoreszenteak dira. Sortutako hondakin ez-arriskutsuak herdoil-azala eta granaila, txatarra, kartoia eta papera, zura eta hirikoekin pareka daitezkeen hondakinak dira.

Besteak beste, proiektuak teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak hartzen ditu barne: piezak korrontearen kontra jauzian jarritako hiru kubetatan ikuztea, isuriak kubetetatik murrizteko desugertzeko inhibitzaileak, eta prozesuko disoluzioen mantentze-lanak.

Bigarrena.– Industrias Aramendi, S.L. enpresak Usurbilgo udalerrian (Gipuzkoa) altzairu kalibratu eta trefilatua fabrikatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea:

A) Administrazioarekiko harremanen arduradunari emandako datuetan aldaketarik badago, Industrias Aramendi, S.L. enpresak aldaketa horien berri emango du Ingurumen Sailburuordetzan.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Industrias Aramendi, S.L. enpresaren lantegia ustiatzean egingo diren isuri atmosferikoek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta zainduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Industrias Aramendi, S.L. enpresaren instalazioak foku hauek ditu, indarrean den araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Gainera, isuri barreiatuak sortzen dira kalibragailuetan eta trefilagailuetan, altzairua lubrifikatzeko olioa lainoztatzeagatik; eta desugertzean, 30 m3-ko bi desugerketa-kubetetako azido klorhidrikoaren isuria, eta kare-bainuan sortutako lurrunketa.

Sustatzaileak desugerketa-kubetetako isuri barreiatuei buruz proposatutako neurriak (desugertzeko inhibitzaileak erabiltzea eta desugertzea giro-tenperaturan eta % 18tik beherako kontzentrazioan egitea) HCl-aren tenperatura eta kontzentrazioa denboran zehar konstanteak izatea bermatzen ez dutela kontuan hartuta, enpresak kubeta horietako HCl-aren tenperatura eta kontzentrazioa kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko du. Lortutako emaitzak ikusi ondoren, kubeta horietan bilketa-sistemak ezartzeko premia xedatu ahal izango da.

B.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Isuri atmosferikoek isurtzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da lantegia:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

B.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistema.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen puntura bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

B.2.– Ibilgura isurtzeko baldintzak.

B.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Metalen tratamendua eta estaldura (desugerketa-bainuak).

Jarduera-taldea: Azal-tratamendua.

Mota-taldea-EJSN: 3-16-28.51.

(Ikus .PDF)

B.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: erabilera sanitarioko urak.

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: Industria-urak.

(Ikus .PDF)

B.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

a) 1. isurketa: erabilera sanitarioko urak.

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: industria-urak.

(Ikus .PDF)

Metalen kontzentrazioak elementu horien «guztizko» edukiari dagozkie.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak tratamendu egokia instalatu beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek baldintza honetan berariaz aipatutako substantzien isurketak bakarrik hartzen ditu barne eta, batez ere, 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian barne hartutako substantzienak. Maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuak 849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudia onartzen duena, aldatzen du, eta abuztuaren 2ko 29/1985 Uraren Legeko I. IV., V., VI. eta VIII. atariko tituluak garatzen ditu.

B.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Industria-instalazio osorako hondakin-uren arazketa-instalazioek elementu hauek dituzte:

● Neutralizazioa / aurreoxidazioa.

● Oxidazioa.

● Malutatzea.

● Dekantazioa.

● Kontrol-andela.

● Erreaktiboak prestatzeko eta dosifikatzeko ekipamendua, kare-esnea prestatzeko eta dosifikatzeko automatizazio-berritzeak barne.

Industrias Aramendi SL enpresak pH-a neurtzeko sistema jarraikia izango du, seinale-erregistroa, beharrezko puntuak eta alarmak dituena. Sistema automatizatu egingo da, isurketa kubetetara ponpatzearren eta barrutiz kanpoko pH-a duen ur tratatuaren balioetarako ur-hornikuntza eteteko.

Arazteko ekipamenduak lohi-tratamendua izango du, loditzeko eta deshidratatzeko ekipo egokien bidez. Instalazio-amaieraren ziurtagiriarekin batera, dagokion proiektu edo agiri teknikoa bidaliko da.

Lohiak deshidratatzeko tratamenduan xukatutako ura araztegiaren sarrerara birzirkulatuko da, bertan tratamendua emateko.

Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

● Malutatzaile- eta kare-mailaren alarma dosifikatu beharreko erreaktiboen andeletan.

● pH-alarma desegokia neutralizazio-kubetan eta ur tratatuaren azken andelean.

Alarmak aktibatzeak automatikoki itxiko ditu desugertze-prozesura gehitzeko urak, eta isurketa tratamendu-hasierara birzirkulatuko du.

Zerbitzuko aire-konpresoreek galdaratxoak purgatu ondoren sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.

Langileen zerbitzu higienikoetako urak Administrazioak burutu beharreko Lasarte-Usurbilgo kolektore nagusira lotuko dira nahitaez, eta enpresa titularrari dagokio hartunerako obrak bere gain hartzea.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Industrias Aramendi SL enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak Uraren Euskal Agentziak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira.

B.2.5.– Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, hauxe da isurien kontrol-kanona:

(IKK): Isurien kontrol-kanona = V × Pu.

Pu = Po × Km.

Km = K2 × K3 × K4.

Honela ulertuta:

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Po = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

2. isurketa: industria-erabilerako urak:

(Ikus .PDF)

Km = 1,28 × 0,5 × 1,25 = 0,8000.

Pu = 0,03005 × 0,8000 = 0,024040 euro/ m3.

1. isurketa: erabilera higienikoko urak:

(Ikus .PDF)

Km = 1,0 x 2,5 x 1,25 = 3,125.

Pu = 0,01202 x 3,75 = 0,037563 euro/ m3.

Isurien kontrol-kanona = 3.200 × 0,024040 + 813 × 0,037563 = 107,47 €/urte.

Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Isurketen kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (TRLAren 113.7. art.).

B.3.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira horien izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da, eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, eta hala badagokio, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako artezpideak.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinak desagertu, galdu eta ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Usurbilgo Udalean.

B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

  • 1. prozesua: «Desugerketa».
  • 1. hondakina: «Azido klorhidriko agortua».
  • - Identifikazioa: 20794749/2020080/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//R9//L27//C23//H8//A243//B3127.
  • - EHZ: 110105.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 330 t.

30 m3-ko edukierako kubetetan biltzen dira hondakin horrentzat identifikatutako eremuan, kudeatzaile baimenduak bildu arte.

  • 2. prozesua: «Araztegia».
  • 1. hondakina: «Araztegiko lohi urtsuak».
  • - Identifikazioa: 20794749/2020080/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//D9//L27//C24//H05//A233//B0010.
  • - EHZ: 190205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 108 t.

10 m3-ko edukierako kubetetan biltzen dira hondakin horrentzat identifikatutako eremuan, kudeatzaile baimenduak bildu arte.

  • 3. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Olio erabiliak».
  • - Identifikazioa: 20794749/2020080/3/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R9//L9//C51//H5/6//A241//B3144.
  • - EHZ: 130208.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 15 t/urte.

SOHetan biltzen dira hondakin horrentzat identifikatutako eremuan, hornitzaileak baliotzeko bildu arte.

  • 2. hondakina: «Bustitako solidoak».
  • - Identifikazioa: 20794749/2020080/3/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C31/41//H5//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1,2 t/urte.

200 l-ko edukierako metalezko bidoietan biltzen dira hondakin horrentzat identifikatutako eremuan, kudeatzaile baimenduak bildu arte.

  • 3. hondakina: «Plastikozko ontzi huts kutsatuak».
  • - Identifikazioa: 20794749/2020080/3/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,39 t.

Soltean paletizatzeko moduan biltzen dira hondakin horrentzat identifikatutako eremuan, kudeatzaile baimenduak baliotzeko bildu arte.

  • 4. hondakina: «Metalezko ontzi huts kutsatuak».
  • - Identifikazioa: 20794749/2020080/3/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2.000 l.

Soltean paletizatzeko moduan biltzen dira hondakin horrentzat identifikatutako eremuan, kudeatzaile baimenduak baliotzeko bildu arte.

  • 5. hondakina: «Paperezko ontzi huts kutsatuak».
  • - Identifikazioa: 20794749/2020080/3/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S9//C41/51//H5//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,150 t.

Soltean paletizatzeko moduan biltzen dira hondakin horrentzat identifikatutako eremuan, kudeatzaile baimenduak bildu arte.

  • 6. hondakina: «Trefilaketako lohiak (estearato-hondakinak)».
  • - Identifikazioa: 20794749/2020080/3/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15//S5//C24//H5//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 120301.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,4 t.

200 l-ko edukierako metalezko bidoian biltzen dira hondakin horrentzat identifikatutako eremuan, kudeatzaile baimenduak bildu arte.

  • 7. hondakina: «Fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: 20794749/2020080/3/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5 unitate/urte.

Euren ontzian bertan biltzen dira hondakin horrentzat identifikatutako eremuan, hornitzaileak baliotzeko bildu arte.

a) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duenak, 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

b) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

c) Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

d) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

e) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Industrias Aramendi SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

f) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

g) Industrias Aramendi SL enpresak industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

h) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Industrias Aramendi SL enpresak.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

j) Industrias Aramendi SL enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituen artean, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta Errege Dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Industrias Aramendi SL enpresak era horretako substantziarik badu, horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek onartutako bide teknikoak erabiliz edota ingurumenaren ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentze-lanak egin bitartean, edo desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

l) Industrias Aramendi SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

m) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko ondorengo aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

n) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Industrias Aramendi SL enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

o) Aipatutako d), e) (kudeatzaileak EAEn daudenean), l) eta m) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, erakundeentzako IKS-L03 Sistemaren bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Industrias Aramendi SL enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezingo dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

b) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Industrias Aramendi SL enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

c) Halaber, azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzkoarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

d) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

e) Aurreko c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.4.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Industrias Aramendi SL enpresak lurzorua babesteko honako neurri hauek ezarriko ditu:

● Desugertze kimikoko kubetek atxikipen-kubetak izan beharko dituzte. Halaber, araztegiak ere, kubeta horien ondoan dagoenez, kubeta izan beharko du.

● Trefilagailu eta kalibragailuen azpian dagoen eremua egokitu beharko da.

● Hondakin arriskutsuen kanpoko biltegia egokitu beharko da. Gainera, olio erabiliak dituzten SOHak biltegiratzeko, metalezko apal bat jarri beharko da, aire libretik babesteko estalkia eta dagozkion atxikipen-kubetak dituena. Hormigoizko zolarekin egokitu beharko da.

● Erabilitako produktu kimiko batzuek atxikipen-kubetak izan beharko dituzte.

B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

a) Industrias Aramendi SL enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurien kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Desugertzeko kubetetako isuri barreiatuak egiaztatzearren, HCl-aren tenperaturaren eta kontzentrazioaren kontrol bat burutuko da kubeta horietan, sustatzaileak, ebazpen honen B.1.2 atalean xedatutakoa betez, aurkeztu beharreko proposamenean adierazitako baldintzekin.

e) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotuak erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Agiri horiek eguneratuta egongo dira, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dituzte.

C.2.– Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

c) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduko 255. artikulua) eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbideratzeei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.2.3 ataleko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

Administrazioak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatu eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurketen emari eta parametroek muga baimenduak gainditzen ez dituztela egiaztatzeko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahal izango dio titularrari.

f) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden ala ez dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenaren gaietan aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Gipuzkoako Ordezkaritza).

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan ezarritako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: otsailaren 4ko 1/2005 Legea, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa (27.310 epigrafea «Hotzean tenkatuta lortutako produktuak»), eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituena. Hori dela-eta, Industrias Aramendi SL enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona gehitu behar dira.

d) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Produktu kimikoak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsatzeko arriskua sor dezake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

i) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.

j) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira.

k) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen eremuetan.

l) Arazketa-instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, bertan tratatzeko.

m) Urtean behin instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.

n) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

o) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

p) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Industrias Aramendi SL enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

q) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo isuri atmosferikoren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Berriro ez gertatzeko aurreikusitako neurriak.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

r) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Industrias Aramendi SL enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurien gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz. Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www-eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.2 (Desugertzeko kubetetako HCl-aren tenperatura eta kontzentrazioa kontrolatzeko proposamena); B.2.4 (Lohien deshidratazio mekanikorako ekipamendua eta pH-neurgailu jarraikia, arazoak izanez gero isurketaren birzirkulazio automatikoa duena); B.3.1 d) eta B.3.2 b) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.3.1.m eta B.3.2.d (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.4 (Lurzoruaren kalitatea babesteko baldintzak); C.1 (Isuri atmosferikoen kontrola); C.2 (Isuritako uren kalitatearen kontrola); C.2 b) (pH-neurgailua eta emari-neurgailua instalatzea; C.4 (Zarata neurtzeko proposamena); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lanetan sortutako isuri eta hondakinen balioespena); D.3 a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3 g) (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3 h) (Kubetak husteko maniobraren protokoloa); D.3 r) (Suteen aurkako babesari buruzko ziurtagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Ingurumeneko baimen bateratu honetan ibilgura isurketak egiteko jasotako baldintzei dagokienez, Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 261. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoak, eta baldintza horiek hainbat aldiz ez betetzea berrikusi, bertan behera utzi eta indargabetzeko kausa izango dira.

Seigarrena.– Industrias Aramendi SL enpresak ebazpen honen xede den altzairu kalibratu eta trefilatua fabrikatzeko lantegiaren inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Industrias Aramendi SL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Industrias Aramendi SL enpresari, Usurbilgo Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 9a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

I. ERANSKINA: ALEGAZIOEI BURUZKO TXOSTENA

Industrias Aramendi SL enpresak Usurbilgo udalerrian (Gipuzkoa) altzairu kalibratu eta trefilatua fabrikatzeko sustatutako lantegiari ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduraren barruan ingurumen-organoak jendaurrean jartzeko sustatutako izapidean, alegazio-idazki bat aurkeztu da.

Jarraian egindako analisian agerian jarriko denez, Ingurumen Sailburuordetza honek, erreferentziako instalazioaren ingurumeneko baimen bateratua ematerakoan, aurkeztutako alegazioan proposatutako ingurumen-alderdi guztiak hartu dira kontuan. Horrela, proiektuan jasotako eta ingurumeneko baimen bateratuaren prozedura honen bidez osatutako neurri zuzentzaileak instalazioak sor litzakeen ingurumenaren gaineko balizko eraginak minimizatzera bideratuta daude.

Aurkeztutako alegazioan adierazten denez, enpresak garatutako jardueragatik osasunari zuzenean eragiten dioten keak eta usainak sumatzen dira.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea da, ingurumen osoaren babes maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzearen bidez.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi dira.

Industrias Aramendi SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez arriskutsuak sortzeko baimena; ibilgu publikora isurtzeko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak, eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen 2005eko iraileko metal eta plastikoen gainazalak tratatzeko sektorerako BREF agiriaren edukia (Treatment of Metals and Plastics) hartu da kontutan.

Horrela, proiektuaren ebaluazio bat egin eta espedienteko txosten guztiak aztertu ondoren, ingurumeneko baimen bateratua landu da, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22. artikuluan xedatutakoaren arabera, besteak beste, ondorengoak ezartzen dituena: teknika erabilgarri onenetan oinarritutako isurtzeko muga-balioak; isuri mota guztiak tratatu eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketa-metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak zehaztuta.

Ildo horretan, adierazi behar da proiektuak, besteak beste, isuriak kubetetatik murrizteko desugertzeko inhibitzaileak ezarri dituela, teknika erabilgarri onentzat (TEO) jo daitekeen neurria.

Ildo horretan, gogorarazi behar da ebazpen honetan, zehazki bigarren B.1.3 eta bigarren C.1 ataletan, Industrias Aramendi SL enpresak partikuletarako errespetatu behar dituen isurtzeko muga-balioak ezarri direla, eta isuri atmosferikoei dagokienez burutu behar diren kontrolak.

Burutu beharreko kontrolei dagokienez, adierazi behar da neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko dituela, eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko dutela.


Azterketa dokumentala