Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2013ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4147

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (177_2010 Dek 20/2012_05_24).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendariak, ondoko ediktua eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (177/2010 Dekretua, Familia eta lana bateragarri egiteko diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedienteen gainean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Intxaurrondo kalean, 70-2.; 20015, Donostia).

Ezezko ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraiki.

Adierazten diren espedienteen gainean emandako ebazpenek ez dute amaitzen administrazio bidea, eta horien aurka gorako helegitea aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuorde jaunaren aurrean, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 6a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala