Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2013ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4142

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1244/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1244/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Cofidis, S.A. sucursal en España.

Abokatua.

Prokuradorea: Mendoza.

Demandatua: Gloria Edith Velasco Arias eta Rommel Oswaldo Jaen Andrade.

Gaia.

Aipatu judizioa epaia eman da, 2013-02-18an, zeinaren epaia honako hau baita:

29/13 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 18a.

Nik, Belen Ballestin Castillok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizenak, ikusi ditut zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizio zibileko auto hauek. Epaitegi honetan bideratu dira autook, 1244/12 zenbakiarekin, Cofidis, S.A.k eskatuta, auzi ihesean diren Gloria Edith Velasco Arias eta Rommel Osvaldo Jaen Andrade jaun-andreen aurka, zenbateko bat erreklamatzeko egintzaz baliatuta.

EPAITZA

Gloria Edith Velasco Arias eta Rommel Osvaldo Jaen Andrade jaun-aldren aurka, Cofidis, S.A.ren izenean eta ordez Maria Concepcion Mendoza Abajo andreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; zenbatekoa erreklamatzea bidezkoa dela erabakitzen du, eta Cofidis, S.A.ri solidarioki 1.973,25 euro ordaintzera kondenatzen ditut Edith Velasco Arias eta Rommel Osvaldo Jaen Andrade jaun-andreak.

Ez da prozesu-kosturik ezartzen.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Gloria Edith Velasco Arias eta Rommel Oswaldo Jaen Andrade demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala