Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2013ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4137

EBAZPENA, 2013ko irailaren 3koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordearena; honen bidez ebazten da eta ematen da argitara apirilaren 21eko 75/1998 dekretuan ezarritako laguntzen emakida. 75/1998 Dekretuak industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko edo/eta burutzeko laguntzak arautzen ditu, eta 2013rako deialdia Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez egin zen.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez, adierazi zen zein epe eta tokitan aurkeztu behar ziren 75/1998 Dekretuan ezarritako eskaerak; apirilaren 21eko dekretu horrek, industriako aurriak eraisteko proiektuak idatzi eta gauzatzeko laguntzak arautzen ditu (2013ko apirilaren 25eko EHAA, 79. zk.).

Deialdi horretan, erakunde hauek aurkeztu dute eskaera, laguntza jasotzeko: Umpro 2000 SL, Sociedad Promotora Inmobiliaria Margen Derecha SL, Asua Grupo Inmobiliario SL eta Errenteriako Udala.

Aurkeztutako eskabideek betetzen dituzte laguntzak jasotzeko araudian ezarritako baldintza formalak eta materialak.

Aipatutako 75/1998 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraiki, eta Kalifikazio Epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honekin batera doan eranskinean adierazitako industria-aurriak eraisteko egitasmoak idatzi edo/eta gauzatzeko laguntzak ematea.

2013ko ekitaldirako gordetako zenbatekoak eraispen-proiektuak idazteko gastuetarako izango dira, eta 2014ko ekitaldirako gordetakoak berriz, diruz lagunduko diren gainerako ekintzetarako.

Bigarrena.– Ebazpen hau eman eta hilabeteko epean izenpetuko dira lankidetza-hitzarmenak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eta erakunde onuradunen artean; nahiz eta hitzarmen horietan zerrendatuko dira emandako laguntza horien inguruan aldeek izango dituzten konpromisoak, eskubideak eta betebeharrak.

Hirugarrena.– Eraispen-egitasmoak idaztea eta lanak gauzatzea bi eta lau hilabeteko epeetan egingo da, hurrenez hurren, arestian aipatutako lankidetza-hitzarmena izenpetzen denetik kontatzen hasita.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila eta erakunde eskatzaile bakoitzari jakinarazi diezaiotela agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 3a.

Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MIREN IZASKUN IRIARTE IRURETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala