Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2013ko irailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.
Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Agindua, hots, kultura-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Kontuan izanda 2013ko ekainaren 5eko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko modalitate bakoitzeko balorazio-batzorde bana osatuko dela eta batzorde horietako kideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa.– Kultura-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzea. Beraz, batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
A) Antzerkirako testuak sortzeko laguntza-mota:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak:
– Julia Marin Arteaga andrea.
– Dorleta Urretabizkaia Egizala andrea.
– Mikel Etxarri Martinez jauna.
Idazkaria: José Luis Ibarzabal Egibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
B) Gidoi zinematografikoak sortzeko laguntza-mota:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak:
– Amaia Beitia Bilbao andrea.
– Begoña del Teso Feijoo andrea.
– Joseba Gorordo Jauregui jauna.
– Gregorio Muro Arriet jauna.
Idazkaria: Manuel Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
C) Musika-konposizioak sortzeko laguntza-mota:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak:
– Maite Aurrekoetxea Viloria andrea.
– Margarita Lorenzo de Reizabal andrea.
– Jose Manuel Tife Iparragirre jauna.
– J. Vicent Egea Insa andrea.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 16a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.