Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2013ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3890

EDIKTUA, inbentarioa osatzeko 252/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Inb. on. erab. esk 252/12.

Alderdi demandatzailea: Maria Goreti Eizmendi Perurena, Bernabe Eizmendi Perurena, Maria Paz Eizmendi Perurena eta Luis Angel Eizmendi Perurena.

Alderdi demandatua.

Kausatzailea: Maria Jesus Perurena Zubiri andrea (NAN: 15210863-C).

Gaia: inbentarioa osatzea.

Judizioa: Inb. on. erab. esk 47/13.

Alderdi demandatzailea: Maria Goreti Eizmendi Perurena, Bernabe Eizmendi Perurena.

Alderdi demandatua:

Kausatzailea: Antonio Eizmendi Garayalde jauna (NAN: 15210898-D).

Gaia: inbentarioa osatzea.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da; hona ebazpen horren testua:

PROBIDENTZIA

Epailea: Marta Martín Iglesias.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamahiruko maiatzaren zortzia.

Hori dena kontuan harturik eta «... interesdun, hartzekodun eta legatu-hartzaileentzako zitazioa gauzatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktuak argitaratzea erabakitzen da, bai eta epaitegi honetako iragarki-taulan ere, eta jakina da alderdiren batek eskaturik eta ordaindurik argitara eman daitekeela ediktua zabalkunde nazionaleko edo probintzialeko egunkari batean. Ediktuak Castro prokuradoreari helarazten zaizkio, haiek argitaratzeko ardura izan dezan, eta epaitegi honi eman beharko dio deialdia egiten duen iragarkia jasotzen duen alea. Horretarako, inbentarioak osatu beharko dira, 2013ko urriaren 23an, 10:30etik 11:00etara arte, epaitegi honetako egoitzan».

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuta; nolanahi ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtsogilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan aipatu zenbatekoa kontsignatuta; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 5075000049025212 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, interesdun, hartzekodun eta legatu-hartzaileentzako zitazioaren eginbidea gauzatzeko.

Tolosa (Gipuzkoa), 2013ko maiatzaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana