Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2013ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3887

AGINDUA, 2013ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, musika-ikastegientzako diru-laguntzen deialdia egiten duena.

Musika-irakaskuntza arte-irakaskuntzaren erreferente nagusia izan da eta da Euskal Autonomia Erkidegoan. Izan ere, aspaldi ezarriak dira, gure herriarentzat oso erakargarria izan baita jarduera hori, eta batez ere toki-administrazioak (udalak) oso inplikatu dira musika-irakaskuntzaren eskaintzean.

Musika-irakaskuntzak gizartean duen inportantziaren eta udalek egin duten ahaleginaren trukean, Hezkuntza Administrazioak ere arreta berezia eskaini dio musika-irakaskuntzari, eta baliabideak jarri ditu hura antolatzeko, planifikatzeko eta finantzatzeko.

Bestalde, ikasketa horiek gizarteratzeko eta zabaltzeko funtzioa bete du ekimen pribatuak, egoera eta eremu geografiko jakin batzuetan.

Hori horrela, ikasketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzea (banaketa espazialari dagokionez nahiz ematen diren eta emango diren ikasketen oreka, maila eta espezialitateei dagokienez) kontuan hartzen duen normalizazio-prozesuaren isla izan nahi du aurrekontuak.

Zentro musikalak direla eta, musika eskola hauen helburu nagusia da tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea eta gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak lanbide-irakastetarako prestatzea. Kontserbatorioek eta baimena duten zentroek irakaskuntza arautuaren eskaintzarekin laguntzen dute.

Horrela, bada, musika-ikastegientzat prestatu da agindu hau, diru-laguntzak eska ditzaten. Helburua da ikastegiok mantentzen laguntzea eta, ondorioz, adierazitako helburuak betetzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Diru-laguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako musika-eskolentzat, udal-titularitateko kontserbatorioentzat eta ikastegi baimenduentzat, 2013ko ekitaldi ekonomikoko langile-gastuak finantzatze aldera.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Helburu hori betetzeko, gehienez ere, 8.629.795,00 euro emango dira, bi laguntza-sailetan banatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

a) 8.359.796,00 euro, % 25eko udal-finantziazioa edo handiagoa duten musika-ikastegientzat.

b) 269.999,00 euro, gainerako ikastegientzat.

Diru-zenbateko hori aldatu ahal izango da. Horretarako, aintzat hartuko da zein den eskatzen diren laguntzen zenbateko osoa, kontuan hartuta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren beste laguntza-programa batzuk abian jarri gero, zenbat diru geratu den aurrekontuan agortu gabe eta deialdia ebatzi aurretik. Nolanahi ere, holakorik gertatuz gero, horren berri eman beharko da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Agindu honen bidez iragarritako diru-laguntzak, bigarren artikuluaren a) atalean adierazitako zenbatekoa dutenak, honako musika-ikastegi hauentzat izango dira, tokiko herri-administrazioek % 25etik gora finantzatuta:

a) Titularitate publikoa edo pribatua duten musika-eskolak, arautu gabeko irakaskuntza emateko baimena dutenak eta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak arautuak.

b) Titularitate publikoa duten kontserbatorioak, irakaskuntza arautua emateko baimena dutenak, abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuaren arabera.

2.– Agindu honen bidez iragarritako diru-laguntzak, bigarren oinarriaren b) atalean adierazitako zenbatekoa dutenak, honako musika-ikastegi hauentzat dira (tokiko herri-administrazioek finantzatzen ez badute % 25 edo hortik gora):

a) Titularitate publiko edo pribatua duten musika-eskolak, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak arautuak, dagokion baimena badute arautu gabeko irakaskuntza emateko.

b) Abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak araututako irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi baimenduak.

4. artikulua.– Baldintzak.

1.– Diru-laguntza lortzeko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) 3. artikuluan adierazitako ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.

b) Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, hala xedatuta baitago Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak azken xedapenetako seigarrenean.

c) Behar izanez gero, zerga-mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2006ko ekainaren 19ko Aginduari jarraituz, indarrean dauden xedapenek zergen -eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten eginbideak beteak izatea.

2.– Organo kudeatzaileak automatikoki eta behar bezainbeste aldiz egiaztatuko du ea zergei eta gizarte-segurantzari dagozkion betebeharrak betetzen dituzten laguntza-eskatzaileek, haien baimenik behar izan gabe, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikulua betez.

3.– Betebehar hauek egiaztatuko dira eskaeran, erantzukizunpeko adierazpen bidez:

● Ikastegiak gutxienez % 25eko edo hortik gorako finantziazioa izatea edo ez izatea.

● Ebazpenean kontuan hartutako zirkunstantzien edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzea.

● Pertsona edo entitate eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor edo administrazio-arloko zigorrik ez izatea.

● Laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duen lege-debekuen eraginpean ez izatea, beren-beregi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuen eraginpean.

● Eskaerako eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak izatea.

● Laguntza horiek jaso ahal izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzea.

5. artikulua.– Eskaerak aurkezteko izapidetzea.

1.– Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –PLATEA– onartzen duen otsailaren 9ko Ebazpenean (Informatika eta Teknologiako zuzendariak emana) araututa dago izapidetze elektronikoa. Honako dokumentazioa honi jarraituz, helbide elektroniko honetan daude eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz bide elektronikoa erabiliz izapidetzeko argibideak: https://www.euskadi.net

2.– Baliabide elektronikoak erabiliz egin ahal izango dituzte ikastegi interesatuek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak, emateko edo ukatzeko ebazpena jaso arte. Justifikazioaren tramiteak ere era berean egin ahal izango dira.

Era berean, eskaerak bide elektronikoak erabiliz aurkeztu ahal izango dira euskadi.net-en egoitza elektronikoan: https: // www.euskadi.net.

3.– Bide elektronikoa erabiliz gero, helbide honetan egin ahal izango dira eskaera ematearen ondoko izapideak, hau da dokumentazioa zuzentzea eta espedientearen errebisioa: https://www.euskadi.net/niregestioak

4.– Eskaerak aurrez aurre ere egin ahal izango dira, Herritarren Arretarako Bulegoetan, Zuzenean, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan, edota Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1192 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, behar bezala betetako instantzia normalizatuen bitartez. Eskaera-eredua euskadi.net-en egoitza elektroniko honetan eskuratu ahal izango da: https://www.euskadi.net

5.– Eskaera bat izapidetzeko eta dokumentazioa ekartzeko bide bat erabiltzeak, aurrez aurrekoa izan edo elektronikoa izan, ez dakar nahitaez bide hori bera erabiltzea hurrengo izapideak egiteko, eta edozein unetan aldatu ahal izango da.

6. artikulua.– Eskaerak eta dokumentazioa.

Eskaera betetzeaz gain, eta 18. artikuluan zehaztutako izan daitezkeen hobariak lortu ahal izateko, % 25eko udal-finantziazioa edo handiagoa duten musika-ikastegietako titularrek edo ordezkariek eskaera _ I. eranskinari jarraituz aurkeztu beharko dute; beste zentroetako titularrek edo ordezkariek II. eranskinari jarraitu behar izango dute. Honez gain, dokumentazio hau ekarri beharko dute:

1.– Musika-eskoletarako dokumentazio hau ekarri beharko dute:

a) «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan irakasle guztien izenak ematen dituzten klaseekin asteka. (III. eranskina).

b) «Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza / erregimen arrunteko ikasleak» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2012-13ko erregimen arrunteko ikasleen zerrenda jasoko da, lehenetsitako espezialitateetan matrikulatuta daudenak. (IV. eranskina).

c) «Laguntza berezia hartzen duten ikasleak eta haien espezialitateak» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2012-13an erregimen berezian egondako ikasleen zerrenda jasoko da, eta x baten bidez agertuko dira lehenetsitako espezialitateak. Ziurtagiri horren kopia bat helaraziko zaio Ikuskaritzari (V. eranskina).

d) «Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea (ikasketa-profesionalak)» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2012-13an ikasketa profesionaletan izena eman duten ikasleen zerrenda jasoko da. (VI. eranskina).

e) «Aplikaziorako datuen laburpena» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan irakasleen eta ikasleen datu orokorrak, 2012-13ko ikasturtekoak, agertuko dira laburpen gisa eta aplikazioan, tresna gisa erabiltzen dena deialdia ebazteko, sartuko dira. (VII. eranskina).

2.– Irakaskuntza arautua ematen duten zentroetarako honako dokumentazio hau ekarriko dira:

a) «Irakasleak» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan irakaskuntza arautuan klaseak ematen dituzten irakasle guztien izenak agertuko dira ematen dituzten klaseen kopuruarekin asteka. (VIIII. eranskina).

b) «Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2012-13ko ikasleen zerrenda jasoko da, lehenetsitako espezialitateetan matrikulatuta daudenak. (IX. eranskina).

c) «Ikasleak goi-mailako irakaskuntzan sartzea» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2012-13an goi-mailako musika-eskola batean izena eman duten ikasleen zerrenda jasoko da. (X. eranskina).

d) «Aplikaziorako datuen laburpena» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan irakaskuntza arautuaren irakasleen eta ikasleen datu orokorrak, 2012-2013ko ikasturtekoak, agertuko dira laburpen gisa eta aplikazioan , tresna gisa erabiltzen dena deialdia ebazteko, sartuko dira. (XI. eranskina).

3.– Ikastegi guztietarako erantsiko dute:

– 2012rako aurrekontua jasotzen duen ziurtagiria (XII. eranskina).

4.– % 25etik gorako udal-finantziazioa duten ikastegi guztietarako:

– ziurtagiri bat erantsiko dute, 2012an udalak edo udalek egindako guztizko ekarpena jasotzen duena (XIII. eranskina).

5.– Ziurtagiri horien ereduak hemen eskura daitezke: https: //www.euskadi.net

6.– Eskaera-inprimakia aurrez aurre egiten denean, eskaera-inprimakia eta erantsitako dokumentazioak eskaera egiten duen pertsona edo titularrak sinatuta eta datarekin aurkeztu behar da.

7. artikulua.– Eskabideen aurkezpena.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

8. artikulua.– Eskabidea eta dokumentazioa zuzentzea.

Eskabideak baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta adierazi egingo zaio, hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, eta ebazpen bat emango da horren berri emateko.

9. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Ikastetxeen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

10. artikulua.– Diru-laguntzak emateko prozedura.

Laguntza-sail bakoitzerako:

1.– Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie diru-laguntza. Horretarako, deialdi honetarako dagoen kreditua hainbanatu egingo da diru-laguntzaren onuradunen artean.

2.– Ikastetxe bakoitzari zenbateko diru-laguntza dagokion kalkulatzeko, kontuan hartuko da ordu finantzagarriak; horretarako, agindu honetako baremoetan (18. artikuluan jasoak) ezarritako irizpideak aplikatuko dira, eta, gero, diru-laguntza honetarako dagoen zenbateko osoa hainbanatu egingo da diru-laguntzaren onuradunen artean.

3.– Nolanahi ere, musika-ikastegi bakoitzari ematen zaion diru-laguntzak egundo ere ez du gaindituko aurrekontu orokorraren % 33. Ondorio horietarako, irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen aurrekontu osoaren % 25 kontabilizatuko da, gehienez ere.

4.– Finantza daitezkeen orduen ondorioz ateratzen den diru-laguntzak muga hori gainditzen badu, gainerako eskolen diru-laguntzetara bideratuko da soberakina.

11. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Hezkuntzako sailburuordeak ebatziko du deialdi hau, diru-laguntzak emateko eta ukatzeko.

2.– Ebazpen hori, laguntza-sailetan banatuta, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 6 hilabeteren buruan eman eta jakinaraziko da.

3.– Epe hori igaro eta interesatuei erabakirik jakinarazi ez bazaie, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

4.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erabaki dezan.

12. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Ikastegiek bi ordainketatan jasoko dute laguntza:

a) Lehen ordainketa, laguntzaren % 6,25, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazpena eman ondoren egingo da.

b) Bigarren ordainketa, zenbatekoaren % 93,75, egiaztagiria aurkeztu ondoren egingo da.

13. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzea.

1.– Justifikazioa aurrez aurre edo baliabide elektronikoak erabiliz aurkeztuko da, 2014ko martxoaren 15a baino lehen.

2.– Justifikazioan, langileen zerrenda eta haietako bakoitzaren guztizko kostua adieraziko da (XIV. eranskina).

3.– Entitate onuradunaren gordailuan geldituko dira aurreko atalean aipatutako langileen lan-egoera normalizatuaren frogagiriak, kontratuak, Gizarte Segurantzan alta egin izanaren ziurtagiriak, TC agiriak, edo haien dokumentu baliokideak, ondoren aztertu ahal izateko. Ikastetxeen Zuzendaritzak egiaztatuko ditu gordailuan dauden agiriak. Laginketa teknikaren bitartez aukeratuko ditu horretarako onuradunak.

4.– Agiri horien bidez, 2013ko ekitaldian egindako gastuak justifikatu beharko dira.

5.– Era berean, justifikazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira, htpps://www.euskadi.net/niregestioak helbidean.

14. artikulua.– Diru-laguntza itzultzea.

Diru-laguntza jasotzeko baldintzetatik edozein betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta bidezko diren legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari. Horretarako, aintzat hartuko dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bate-gina onetsi duena) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

15. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bate-ginaren 50.2 artikuluan jasotako eginbide orokorrak betetzeari utzi gabe, agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek eginbide hauek bete beharko dituzte kasu guztietan:

1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, ebazpena EHAAn argitaratu eta hamabost egunen buruan interesdunek beren beregi eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat hartuko da.

2.– Diru-laguntza zertarako eman, horretarako erabiltzea, ez beste ezertarako.

3.– Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jartzea diru-laguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa eta euskarri gisa erabilitakoa, gainbegiratu edo ikuskatu beharreko beste elementu bat baita.

4.– Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jakinaraztea eskatutako informazioa, deialdi honetan jasotako diru-laguntzei buruzkoa.

5.– Helburu bererako beste diru-laguntza edo laguntzarik lortuz gero, diru-laguntza ematen duen Administrazioari jakinaraztea.

16. artikulua.– Bateragarritasun-erregimena.

Agindu honen bidez iragarritako diru-laguntzak bateragarri dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk helburu berberarekin eman ditzakeen beste zeinahirekin. Aurrekoa gorabehera, guztizko kostua baino handiagoa baldin bada helburu horretarako eskuratu diren laguntzen guztizko kopurua, deialdi honen karietara emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, soberakin horri dagokion neurrian.

17. artikulua.– Datu pertsonalak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko eta argitaratzeko. Datuok «Musika-eskolentzako diru-laguntzak» izeneko fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau kudeatzeko eta deialdiaren berri emateko bertan parte hartzen dutenei. Ikastetxeen Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Ikastetxeen Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, prozedura honetan parte hartzen duten pertsonek baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari beste herri-erakunde batzuetan egiazta dezan aurkeztutako agiriak benetakoak direla.

18. artikulua.– Baremoak.

I. baremoa:

Arautu gabeko irakaskuntza:

A) Ikasleka, maila eta atal hauetan matrikulatutako ikasle-kopuruaren arabera, irakas-denbora hauek jasoko dute laguntza. Ikasleak atal batean bakarrik agertu ahal izango dira.

a) Finantza daitezkeen denborak:

1. maila, edo lehen harremana hasteko maila:

(Ikus .PDF)

2. maila:

Hastapeneko kurtsoan, zuzenak diren matrikulazioak bakarrik agertuko dira; horrek esan nahi du 1. maila egin ez dutenak.

Tresnetan bi mota ezberdintzen da. Izan ere, A. motako tresnak , 229/2007 Dekretuko, abenduaren 11koa, 7. artikuluan agertzen direnak izango dira, espezialitateak deritzonak, eta B motako tresnak, gainerakoak.

(Ikus .PDF)

3. maila:

Tresnetan bi mota ezberdintzen da. Izan ere, A. motako tresnak , 229/2007 Dekretuko, abenduaren 11koa, 7. artikuluan agertzen direnak izango dira espezialitateak deritzonak, eta B motako tresnak, gainerakoak.

(Ikus .PDF)

4. maila:

(Ikus .PDF)

Beste ikasketa batzuk:

Bakarrik pertsona minusbaliatuetarako, beste mailetan ez daudenak:

(Ikus .PDF)

b) Datu hauek Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailak – gaur egun Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila- bere txostena Eskola-jardueraren Estatistika deritzonean jasotzen dituen zenbakiak bezalakoak izan behar dira eta inoiz ere handiagoak. Izan ere txosten honetan ikasle kopurua mailaka agertzen da.

c) Alderik badago maila hauetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta irakasleentzat kontratatutako guztizko irakas-denbora zuzenaren artean (III. eranskinean datorrena) , bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Irakas-denbora zuzena irakasleak ikasturte osorako dagozkien ikasleei ematen dieten denbora da.

B) Lehentasunezko interesa duten espezialitateen laguntza.

Irakaskuntza arautu gabean musika-tresnak ikasten dituen ikasle bakoitzeko, 2. eta 3. mailan, 30 minutuko hobaria emango da, eta, laguntza berezia jasotzen duen ikasle bakoitzeko, 2. eta 3. mailan baita ere, 60 minutukoa.

Lehentasunezko interesa duten musika-tresnak hauek dira:

biola, biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, oboea, tronpa, tronboia, tuba eta harpa.

C) Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea.

Finantziazioa era honetan emango da, 2012-2013 ikasturtean musika-irakaskuntza profesionaletan eman duen ikasle bakoitzeko: I. baremoko guztizko denborei 300 minutu gehituko zaizkie,

Gehienez ere, joan den ikasturtean, 2. eta 3. mailan matrikulatuta dauden laguntza berezia hartzen duten ikasleen zenbakiaren % 50 finantzatu ahal izango dira.

D) A, B eta C ataletan ezarritako irizpideen batura izango da laguntza jasoko duten orduen guztizko kopurua.

II. baremoa

Irakaskuntza arautua:

A) Denbora hauei emango zaie laguntza, irakaskuntza mota honetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko:

a) Finantza daitezkeen denborak:

(Ikus .PDF)

b) Datu hauek Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailak – gaur egun Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila - bere txostena Eskola-jardueraren Estatistika deritzonean jasotzen dituen zenbakiak bezalakoak izan behar dira eta inoiz ere handiagoak. Izan ere txosten honetan ikasle kopurua kurtsoka agertzen da.

c) Alderik badago maila hauetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta irakasleentzat kontratatutako guztizko irakas-denbora zuzenaren artean (VIII. eranskinean datorrena), bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Irakas-denbora zuzena irakasleak ikasturte osorako dagozkien ikasleei ematen dieten denbora da.

B) Era berean, I. baremoaren B atalean jasotako espezialitateei emango zaie laguntza, eta 30 minutuko hobaria emango zaie oinarrizko irakaskuntzako ikasleei, eta 60 minutukoa, berriz, musika-tresna horiek ikasten dituzten eta irakaskuntza arautuko maila profesionalean ikasten dutenei.

C) 400 minutu gehituko dira hezkuntza-antolamendu berriko goi-mailako musika-eskola batean 2012-2013an matrikulatutako ikasle bakoitzeko.

D) A, B eta C ataletan ezarritako irizpideen batura izango da laguntza jasoko duten orduen guztizko kopurua.

III. baremoa: Irakaskuntzaren kostua.

Orduko batez besteko kostua izango da ekitaldi ekonomikoaren guztizko kostua zati astean emandako eskola-orduen kopurua ( irakas-denbora zuzena). I. eta II. baremoetan finkatzen dena aplikatuta, diruz lagundu daitekeen eskola-ordu bakoitzeko ehuneko jakin bat aplikatuko da kostuaren arabera, honako taula hau kontuan hartuta:

Orduko kostuetan aplikatu beharreko ehunekoa:

1.436 euro baino gehiago asteko eskola-ordu bakoitzeko: % 30

1.285 euro-tik 1.435 eurora asteko eskola-ordu bakoitzeko: % 28

1.136 euro-tik 1.284 eurora asteko eskola-ordu bakoitzeko: % 24

979 euro-tik 1.135 eurora asteko eskola-ordu bakoitzeko: % 18

Gehienez ere 978 euro asteko eskola-ordu bakoitzeko: 0

Horretarako, gehienez ere guztizko aurrekontuaren % 25, irakasle ez diren langileen gastuak, eta ekipamenduaren eta funtzionamenduaren guztizko gastua kontabilizatuko da. Ekarpen hori ziurtatu behar da.

IV. baremoa: udal-finantziazioa.

Tokiko udalbatzak zentroaren gastu arruntaren % 25 gutxienez finantzatzen duen kasuetan, ehuneko hauek aplikatuko zaizkie diruz lagundu daitekeen eskola-ordu bakoitzeko (I. eta II. baremoak aplikatzearen ondoriozkoak):

– % 25eko finantziazioa izateagatik, orduen % 25.

– % 25etik % 62,5era arteko finantziazioa izateagatik, % 2 gehiago puntu edo frakzio bakoitzeko, ordu horien % 100eraino iritsi arte.

Udalaren edo udalen ziurtagiria , ekarpen hori ziurtatzen dena, eta XIII eranskina betetzeko euskarri gisa balioko dena, zentroan gorde behar izango da, geroko errebisioetarako.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Prozedura-gaietan agindu honek arautzen ez dituen gaietan, osagarri moduan aplikatuko dira Euskal Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bate-gina – azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak aldatua - eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 23a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala