Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2013ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3886

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Kimika Zientzietako Fakultateko Kalitate Batzordearen arautegian egindako aldaketa onartzeko dena.

2011ko ekainaren 6an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiaren 2011ko ekainaren 10eko ebazpena, UPV/EHUko fakultate eta unibertsitate eskola batzuetako kalitate batzordeen arautegiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua eman zuena, besteak beste Kimika Zientzien Fakultatekoarena.

2013ko apirilaren 25ean Kimika Zientzien Fakultateko Batzarrak erabaki zuen, aho batez, aldatzea aipatutako arautegiko 2.1 artikulua, hau da, aldatzea Kalitate Batzordearen menpe dagoen Kimikako Graduko Batzordearen osaera. Aldaketa horren arabera, batzordeko osakideak mailako koordinatzaileak izango dira, «sailen eta fakultateari atxikitako sail atalen lau ordezkari» izan beharrean.

Kalitate Batzordeen Oinarrizko Arautegiak honakoa dio 2.2 artikuluan (2010eko uztailaren 21eko EHAA): «Ikastegiko Kalitate Batzordearen Araudia behin betiko onartzea Gobernu Kontseiluari dagokio, Ikastegiko Batzarrak halaxe eskatuta, eta dagokion legezkotasun txostena aurkeztu ondoren. Idazkaritza Nagusiak (eskuordetuta) onartuko ditu araudiak. Onartzeko, alabaina, araudiek aldeko txosten guztiak izan beharko dituzte eta Gobernu Kontseiluko kide bakar batek ere edo Ikastegiko Batzarreko kideen % 15ek ez dute espresuki eskatu beharko txostenak Gobernu Kontseilura eramatea. Onartuz gero, Gobernu Kontseiluari jakinarazi beharko zaio».

Horregatik guztiagatik, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ontzat ematea Kimika Zientzien Fakultateko Kalitate Batzordearen Arautegiko 2.1. artikuluaren aldaketa. Artikulu horrek honakoa esango du aurrerantzean:

«Titulazioko batzorde honek dekanoa edo berau ordezka dezakeen pertsona, buru izango dena, titulazioaren koordinatzailea, mailako lau koordinatzaileak, AZPko kide bat eta, ikastegiko ikasleen kontseiluak proposatuta, ikasle bat ditu osakide. Kalitate batzordeak berak erabakiko du zein batzordekide izango den batzordeko idazkaria.»

Bigarrena.– Onartutako aldaketaren berri ematea Gobernu Kontseiluari.

Hirugarrena.– Agindua ematea Kimika Zientzien Fakultateko Kalitate Batzordearen Arautegian egindako aldaketa argitaratzeko, Gobernu Kontseiluari horren berri eman eta gero.

Leioa, 2013ko uztailaren 19a.

Idazkari nagusia,

JOSÉ LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala