Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2013ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3883

ERABAKIA, 2013ko uztailaren 18koa, Gobernu Kontseiluarena, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza batzordearen arautegiko 1.2 artikulua aldatzeko dena.

AURREKARIAK

Gobernu kontseiluaren 2012ko irailaren 27ko bileran, onartu zen UPV/EHUren Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordearen arautegia (2012ko urriaren 29ko EHAA), bertako 1.2 artikuluak estatutu batzorde horren osaera arautzerakoan dioelarik ezen «Idazkari teknikoa Ikerketa Laguntzeko Ataleko burua izango da, edo hark bere ordez izendatzen duena. Idazkariak hitza izango du, baina ez botorik».

Idazkari teknikoaren irudiak, kide anitzeko organoaren bilerak antolatu eta gestionatzeaz harago, batzordeko kideei aholkuak ematea du helburu nagusi, hala eskatuko balitzaio. Ikerketaren arloko errektoreordearen egitura antolakuntza ikusita, iritzi da idazkaritza tekniko hori osoago eta hobeki garatu ahal dela baldin eta Ikerketaren gestiorako zuzendariak egiten badu.

Honako aldaketa hau Estatutuak eta Arautegiak Garatzeko Batzordeak diktaminatu du (jada dei egindakoa eta biltzeke denak).

Horregatik guztiagatik, idazkari nagusiak proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Aldatzea UPV/EHUren Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordearen arautegiko 1.2 artikuluaren idazketa, honako era honetara jarriz:

«Idazkari teknikoa Ikerketa Laguntzeko Ataleko burua izango da, ahotsik bai baino botorik gabe, edo bere ordez ari daitekeena.»

Bigarrena.– Agindua ematea aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, bertan argitaratu eta biharamunean indarrean sartuko delarik.

Leioa, 2013ko uztailaren 18a.

Errektorea,

IŃAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSÉ LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala