Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2013ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3850

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriak eta elikagaiei buruzkoak arautzeko 63/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 63/13 prozedura.

Alderdi demandatzailea: A. C. V.

Alderdi demandatua: Carol Viorel Ricu.

Gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak hartzea.

Judizio horretan ebazpenak eman dira eta honela diote hitzez hitz:

71/13 EPAIA

Epailea: Marta Martin Iglesias andrea.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamahiruko ekainaren hamazortzia.

Alderdi demandatzailea: A. C. V.

Abokatua: Eleuteria Garcia Garcia.

Prokuradorea: Maria Pilar Galarza Elola.

Alderdi demandatua: Carol Viorel Ricu.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak eta elikagaiei buruzkoak.

Nik, Marta Martín Iglesiasek, Tolosako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko epaile naizenak, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratu den 63/13 prozeduraren autoak ikusi ditut. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, A. C. V. andreak eskatuta -María Pilar Galarza Elola prokuradoreak ordezkatuta eta Eleuteria García García letraduak defendatuta-. Demandatua Carol Viorel Ricu jauna izan da, prozesuan auzi-iheslari deklaratu dutena. Judizio horretan, Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Partez baiesten dut guraso eta seme-alaben arteko neurriak hartzeko eskaria, A. C. V. andreak Carol Viorel Ricu jaunaren aurka egindakoa. Hori dela eta, honako neurri hauek hartzen ditut:

a) F. C. R. adingabeko alabaren zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, eta guraso-ahala guraso biek partekatuko dute.

b) Adingabekoarentzako mantenu-pentsio gisa, hilean 50 euro ordaindu beharko ditu Carol Viorel Ricu jaunak. Kopuru hori urtero eguneratuko da, INEk edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIaren arabera, eta diru hori hilabeteko lehenengo 5 egunetan ordaindu beharko da, kontu honetan:............

c) Gurasoek erdibana ordainduko dituzte alaba adingabekoaren ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika-, odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri alabak jaso behar dituen eskolak.

Gastu horiei dagokienez, bi gurasoek, ados jarrita, erabakiko dut zer premia dauden edo gastu horiek egin behar ote diren, bien alabaren interesa kontuan harturik. Ados jarri ezean, eta bien alabarentzat erabakiren bat hartu behar dela irizten badute, epaileak hartuko du erabakia, ohiz kanpoko gastua egin aurretik eta ondoren,

Gainerako gastuak -premiazkoak ez badira, aisialdiak edo eskolak sortuak badira, eta guraso biek erabakitakoak ez badira- egitea erabaki duenak berak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat.

d) Ez ezartzen bisita-erregimenik adingabekoaren eta zaintza ez duen gurasoaren artean.

Kostuei dagokienez berriz, ez da berariazko erabakirik hartzen.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia ). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

AUTOA

Epailea: Marta Martín Iglesias.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamahiruko ekainaren hogeita hirua.

XEDAPENAK

Prozedura honetan, 2013-06-18an emandako epaia argitzea erabaki da, honelaxe hain zuzen, eta 2.4 zuzenbide oinarria honela geratzen da behin betiko idatzita:

«Zaintzarik ez duen mantenu-pentsioari dagokionez, aipagarria da adingabeei elikagaiak eman beharra Zuzenbide Naturaletik datorrela, eta horixe dela eduki etiko handieneko betebeharretako bat, antolamendu juridikoaren 39 C artikuluan dagoena. Giza ugaltzearen ondorioa da, eta guraso-ahalaren eduki ezin saihestuzkoa, 154.c.c artikuluan hala xedatuta baitago. Izan ere, seme-alabak adingabeak diren bitartean, gurasoak elikagaiak emateko obligazioa du. Hori dela eta, elikagaiei buruzko araubidearen mugek ezin diote eragin gaiaren tratamendu juridikoari. Epaitegiek nolabaiteko erabakimena dute araubide hori ezartzeko, inguruabarrak kontuan izanik.

Ez dakigu nolako egoera bizi duen aitak, (...) baina bai Errumanian bizi dela nekazaritzari emana, eta badakiela zenbat irabazten duen.

Gauzak horrela, komeni da alaba adingabearentzako mantenu-pentsio bat ezartzea, hilean 50 eurokoa. Kopuru hori urtero eguneratuko da, INEk edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIaren arabera, eta diru hori hilabeteko lehenengo 5 egunetan ordaindu beharko da, kontu honetan:............».

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka, ez dago errekurtsoa aurkezterik; jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267,9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Tolosa (Gipuzkoa), 2013ko uztailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala