Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3543

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baitira behean zehazten diren espedienteetan Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpenak, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau.

Hori guztia argitara ematen da, bakoitzari eginiko jakinarazpen ondorioetarako, interesdunek horren berri izan dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala iritziz gero, prozeduran zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.

2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko dela, eta, azkenean, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.

Erandio, 2013ko uztailaren 17a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala