Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3540

IRAGARKIA, 2013ko maiatzaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren babes-eremuko zortasuna zabaltzeko proiektua, honako udalerri hauetan egitekoa: Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Legazpi, Urretxu, Antzuola, Bergara, Arrasate eta Elgeta (Gipuzkoa), eta Elorrio, Zaldibar eta Abadiño (Bizkaia).

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta honako xedapen hauetan ezarritakoarekin bat etorriz: azken testu horretako azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko 2011ko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA), Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko Legegintzako 1/2008 Errege Dekretuaren 9. artikuluan (2008-01-26ko BOE) eta, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean (1998-03-27ko EHAA); jendaurrean jartzen da honako instalazio hau, eta berarekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU; egoitza: Axpeko Erribera, 5 - Erandio.

– Xedea: energia elektrikoaren horniketaren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

– Erreferentzia: RI 23667/48-AT-H-2013-1 (Bizkaia)

RI 24062/20-AT-H-2011-133 (Gipuzkoa)

– Jarduketaren ezaugarri nagusiak:

Arbolarik gabeko eremu berri bat ezarriko da, oraingoa baino handiagoa, Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 132 kV-ko aireko linea elektrikoa pasa dadin, arauzko preskripzio berriekin bat etorriz; zona hori 40 kilometro eta 676 metro luze izango da; hauxe da identifikazioa:

● Ormaiztegiko (Gipuzkoa) TAren eta Abadiñoko (Bizkaia) TAren arteko tartea: 31 km eta 732 m

● Tarte horren deribazioak:

– GSB Legazpi: 999 m

– Orbegozo: 602 m

– Arrasate: 5 km eta 425 m

– Zaldibar: 3 km eta 918 m

Egun dagoen linea eta bere deribazioak zirkuitu bikoitzekoak dira, trifasikoa, eta Arrasateko deribazioa baino ez da zirkuitu bakunekoa. Eroale isolatua LA-180 da, linearen zati gehienetan.

– Linearen ibilbidea eta bere deribazioak, honako udalerri hauetan: Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Legazpi, Urretxu, Antzuola, Bergara, Arrasate eta Elgeta (Gipuzkoa), eta Elorrio, Zaldibar eta Abadiño (Bizkaia).

– Proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

– Aurrekontua: Bizkaiko Lurralde Historikoa: 139.500 euro.

Gipuzkoako Lurralde Historikoa: 325.500 euro.

Herri-onurako deklarazioa eta ingurumen-inpaktuarena eskatzen dira, hain zuzen ere aipatutako instalazioaren babes-eremuaren zortasuna handitze aldera.

Iragarki hau jakitera ematen da proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana aztertzeko, Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Easo kalea 10, Donostia) edo Bizkaikoan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5.a – Bilbao), betiere proiektuaren eragina Gipuzkoako Lurraldean ala Bizkaikoan den aintzat harturik. Egoki iritzitako erreklamazioak –bi ale– hogeita hamar eguneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 20a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala