Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3539

IRAGARKIA, Plade Berriz, S.L. sozietateari 2013ko martxoaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena, zeinen bidez ebazten baita Innotek programa aplikatuta 2005eko deialdian emandako diru-laguntzaren inguruko ez-betetze espedientea.

Aipatu ebazpena Plade Berriz, S.L. entitateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Eitua industrialdea 5, Berriz). Hori dela eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

«Teknologiako zuzendariaren martxoaren 7ko Ebazpena, Plade Berriz, S.L. (B95335832) sozietateari irekitako ez-betetze espedientea ebaztekoa, Innotek programaren barruan 2005eko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez, hain justu ere.

Espediente-zenbakia: IT-2005/000493.

Ikusi da Plade Berriz, S.L. (B95335832) sozietateari instruitutako espedientea, zeina 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan gauzatu baitzen. Agindu horren bidez, Innotek programa arautzen da, teknologia-garapeneko eta berrikuntzako proiektuak burutzeko laguntza-programa, alegia.

AURREKARIAK:

2005eko abenduaren 23an, Teknologiako zuzendariak Urpemak, S.L. (B95335832) sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori 45.045,51 eurokoa zen, itzuli behar ez zena. Ebazpen haren bidez, halaber, agintzen zen emandako diru-laguntzaren % 70 ordaintzeko –31.531,86 euro–, eta adierazten zen ezen aurreikusitako programa zenbateraino betetzen zen, halako proportzioan ordainduko zela diru-laguntzaren gainerakoa, betiere agiri bidez justifikatu ostean.

Plade Berriz, S.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean aurkeztu ere.

Plade Berriz, S.L. sozietateak aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ikusi da proiektuarentzat onartu den gastu justifikatua onartutako aurrekontua baino txikiagoa dela. Hori dela eta, ez dagokio 45.045,51 euroko diru-laguntza, 44.928,42 eurokoa baizik.

2011ko abuztuaren 29an, Teknologiako Zuzendaritzak Plade Berriz, S.L. sozietateari idazki bat helarazi zion Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko (ofizioaren irteera-zenbakia: 336894).

2012ko maiatzaren 23an, Teknologiako zuzendariak Ebazpena eman zuen, zeinen bidez ez-betetze espedientea ireki baitzitzaion Plade Berriz, S.L. sozietateari, ez zuelako egiaztatu zerga-betebeharrak betetzen zituela.

Plade Berriz, S.L. sozietateari ebazpen hori ohiko bidetik jakinarazteko saioek ez zuten aldeko emaitzarik izan, eta, beraz, 2012ko abenduaren 13ko EHAAn argitaratu zen.

Plade Berriz, S.L. sozietateak ez zuen alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Aurrekari horietan oinarriturik, ez-betetze espedientearen ebazpenak ondoko oinarri juridikoetan du funtsa:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, zerga-betebeharrak bete direla egiaztatu beharko da, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengoetan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ekitaldi horretatik (agindu hori EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzkoa da).

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako erregimena arautzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dira. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen du: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak itzuli egin beharko ditu bai eman eta eskuratutako zenbatekoa, bai legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza zertarako eskatu eta eman zen, helburu horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea; eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea; edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Adieraztea bertan behera geratzen dela 117,09 euro jasotzeko eskubidea, betiere justifikatutako gastuaren arabera.

Bigarrena.– Zerga-betebeharrak bete izana ez egiaztatzeagatik Plade Berriz, S.L. (B95335832) sozietateari irekitako ez-betetze espedientea ebaztea, eta deklaratzea galdu egin duela diru laguntzatik ordaintzeko dagoen zatia jasotzeko duen eskubidea (13.396,56 euro).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.

Teknologiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL».

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59,4 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 25a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala