Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3535

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 245/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2013-06-11n. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

40/13 EPAIA

Bergara (Gipuzkoa), 2013ko ekainaren 11.

Ikusi ditut nik –Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile Marta Valle Pagolak– 245/12 adostasunik gabeko dibortzioaren gaineko autoak, zeintzuk epaitegi honetan bideratu baitira –demandatzaile Petra Fortunak eskatuta– auzi-ihesian den Nasir Ilyas-en aurka. Demandatzailearen ordezkaria: prokuradore Miguel Angel Oteiz Iso; eta letratu defendatzailea: Maria Luisa Garcia.

EPAITZA

Baietsi egin dut Oteiza prokuradoreak –Petra Fortuna Tenaren izenean eta ordez, eta Maria Luisa Garcia letratuaren zuzendaritzapean– auzi ihesian den Nasir Ilyas-en aurka aurkeztutako demanda, eta bi ezkontideen artean 2007ko uztailaren 29an izandako ezkontza desegindakotzat jotzen dut. Behin betiko neurriak hartu ditut, zeintzuk zuzenbideko bigarren oinarrian baitaude jasota. Kostuetan ez dut beren-beregiko kondenarik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia (PZLb, 458.2 artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria). Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak

2013ko ekainaren 13ko autoak zuzendu zuen epaia aurkaratzeko modua.

Nasir Ilyas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2013ko ekainaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala