Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3534

EDIKTUA, 2177/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.

Errekurtsoa: 2177/13 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Alda Baptista Rodriguez.

Abokatua: María Luisa Garcia Nuñez.

Prokuradorea: Oscar Mejías Abad.

Alderdi errekurritua: Fiskaltza.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

2013ko ekainaren 21ean, aipatu errekurtsoan epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honakoak baitira hitzez hitz:

190/13 EPAIA

Yolanda Domeño Nieto andrea.

Ane Maite Loyola Iriondo andrea.

Felipe Peñalba Otaduy jauna.

Donostian, bi mila eta hamahiruko ekainaren hogeita batean.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioak, hau da, adierazitako jaun-andreek osaturikoak ikusi ditu apelazio-izapideetan honako auto zibil hauek: adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta Bergarako 4 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegian bideratutako 80/2012 prozedura arruntekoak, eta Alda Baptista Rodriguez apelatzaile-demandatzaileak eskatu eta Joaquin Mendes Marques apelatu auzi-iheslariaren aurkakoak direnak. Apelatzaile-demandatzailea Oscar Mejías Abad prokuradoreak ordezkatu eta María Luisa García Núñez letratuak defendatzen du. Ministerio Fiskalak (apelatua) parte hartzen du. Eta guzti horren eragilea hauxe izan da: 2013ko urtarrilaren 23an, aipatu epaitegiak emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa.

EPAITZA

«Partez baiesten dut Alda Baptista Rodríguez jaunaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bergarako 4 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegiko epaileak 80/2012 autoetan emandako epaiaren aurkakoa. Hori dela eta, epai hori errebokatuta geratzen da ezkontzaren seme-alaba adingabeen guraso-agintea emateari buruzko adierazpenari dagokionez soilik, amari ematen baitzitzaizkion seme-alaba horien zaintza eta jagoletza, eta Joaquín Mendes Marqués jaunaren guraso-agintea etetea erabakitzen baitzen. Horri buruzko oharra egin behar da Erregistro Zibilean, adingabeen jaiotzari buruzko inskripzioa dagoen lekuan. Aurkaratutako ebazpenaren gainerako adierazpenak ez dira aldatzen.

Gora-jotze honetan sortutako kostuak ez zaizkio alde bati ere ezartzen.»

Joaquin Mendes Marques demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2013ko ekainaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala