Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3533

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 19koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, 2013ko maiatzaren 7tik 9ra bitartean «Sanea Control, S.L.» sozietateak Barakaldon emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila) banatzeko baimena ematen duena.

Ikusi da «Sanea Control, S.L.» (Ames, A Coruña) sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2013ko maiatzean emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (oinarrizko maila).

Kontuan izan behar da Osasun Publikoko Zuzendaritzak 2010eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez baimena eman ziola «Sanea Control, S.L.» sozietateari oinarrizko mailako ikastaroak emateko. Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila) ebazpen honen eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 19a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala