Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3532

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «Kale Antzerkia bultzatuz» programari emandako laguntzen berri ematen duena.

2013ko maiatzaren 7an argitaratu zen EHAAn 2013ko maiatzaren 2ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, «Kale Antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzen deialdia arautzen duena.

Agindu honen 13.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo zaien jakinarazpen indibidualizatu bakoitzaren kaltetan izan gabe.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala