Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3529

1005/2013 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2013ko otsailaren 28ko 194/2013 Ebazpenaz (2013-03-18ko EHAA; 54. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2013ko ohiko lehenengo deialdia egin zuen.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren 2013ko apirilaren 15eko 133/2013 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 28ko 315/2013 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web orrian jende aurrean jarriaz, jakinarazi ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak. Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin erreklamazio horiek erabaki ondoren, deialdiaren 16. oinarriak dioena betez, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2013ko otsailaren 28ko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko lehenengo deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala