Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3527

1067/2013 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Rocío Barreira Méndez andrea Araba Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzen da, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 5712/2009 Ebazpenaren bidez, Rocío Barreira Méndez andrea Araba Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Rocío Barreira Méndez andrea Araba Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2013ko uztailaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Araba Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala