Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2013ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3455

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 345/2013 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

345/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura arrunta– bidaltzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak. Auzi-errekurtsoa honako egintza honen aurka jarri da:

2013ko ekainaren 13ko Agindua, Herri Administrazioa eta Justizia sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko abenduaren 27ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Ebazpenaren bidez, aditzera ematen dira hautatu diren pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin betiko zerrendak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, Laguntzaile Teknikoen kidegoan, Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi-mailako Teknikarien aukeran sartzeko hautaketa-prozesuan.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Bigarrena.– Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, 345/2013 prozedura arruntean alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iragarki-tauletan argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 12a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala