128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3075
EBAZPENA, 2013ko ekainaren 10ekoa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, enpresa-kontzentraziorako laguntza-programa bat ezartzen duen 2012ko irailaren 19ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, 2012ko irailaren 19ko Aginduak 10.3 artikuluan xedatzen du diru-laguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dela.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Enpresa-kontzentraziorako laguntza-programa bat ezartzen duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko irailaren 19ko Aginduan aurreikusitako laguntzak zeini ematen zaizkie argitaratzea, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Onuradunen zerrenda ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 10a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.