Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3071

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez (2012ko uztailaren 4ko EHAA, 130. zk.) deitutako laguntza batzuen, zehazki, 2013ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena.

Deialdi-aginduaren 11.2 artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordeak proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta gero, emandako laguntzen berri emango da EHAAn, jendeak jakin dezan.

2013ko maiatzaren 28an ebatzi zen deialdia, eta interesatuei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak, 2012ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez (2012ko uztailaren 4ko EHAA, 130. zk.), 2013ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko deitutako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 11.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala