Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3070

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 11koa Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egiten da Pirinioetako Lan Elkartearen lankidetza-esparruan, 2012-2013 epealdian, ikerketa-sareak eta teknologiako ikerketa- eta garapen-proiektuak garatzeko (2012ko maiatzaren 25eko EHAA, 102. zk.).

Deialdi-aginduaren 11.1 artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordeak proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark laguntzak esleitu edo ukatuko ditu ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan emateko edo ukatzeko arrazoiak adieraziko ditu, eta interesatuei banan-banan jakinaraziko zaie ebazpena. Denek horren berri izan dezaten, EHAAn argitaratuko da erakunde onuradunen zerrenda, jasotako zenbatekoa eta finantzatu den programaren titulua.

2012ko azaroaren 9an ebatzi zen deialdia, eta interesatuei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ikerketa-programak garatzeko emandako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak argitaratzea; betiere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 15eko Aginduaren babesean (2012ko maiatzaren 25eko EHAA, 102. zk.); agindu horren bidez, laguntzetarako deialdia egiten da, Pirinioetako Lan Elkartearen lankidetza-esparruan ikerketa-sareak eta teknologiako ikerketa- eta garapen-proiektuak garatzeko 2012-2013 epealdian. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 11.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala