Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3069

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, 2013-2015 epealdian oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak eta elkarlanekoak egiteko laguntzak emateko deialdia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 12ko Aginduari jarraituz (2012ko uztailaren 4ko EHAA, 130. zenbakia) ikerketa proiektuen deialdiari buruzko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena.

Deialdi-aginduaren 13.1 artikuluaren arabera, Ebaluazio Batzordeak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari proposamena aurkeztuko dio, eta honek esleitu edo ukatu egingo ditu, ebazpen bakar eta arrazoitu baten bidez. Ebazpen horren berri interesdunei banan-banan emango zaie. Erakunde onuradunak jakitun izan daitezen, EHAAn argitaratuko dira esleitutako zenbatekoa (urtekoak zehaztuaz), eta finantziazioa jaso duen programaren titulua.

2013ko maiatzaren 21ean ebatzi da deialdia, eta interesatuei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 12ko Aginduari jarraituz (2012ko uztailaren 4ko EHAA, 130. zenbakia) oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa-proiektuak (I. eranskinean) eta elkarlanekoak (II. eranskinean) garatzeko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horretan, 2013-2015 epealdian oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak et elkarlanekoak egiteko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 11.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala