Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3068

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena Unibertsitate-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko 2013-2014 deialdia egiten du aginduak; (2012ko uztailaren 9ko EHAA, 133. zenbakia).

Deialdi-aginduaren 12.1 artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordeak proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta honek laguntzak esleitu edo ukatuko ditu ebazpen bakar eta arrazoitu baten bidez; interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie ebazpena. Eta ondokoak argitaratuko dira EHAAn –guztiek horren berri izan dezaten–: erakunde onuradunen zerrenda, jasotako urtezko zenbatekoa eta finantziazioa jaso duen programaren titulua.

2013ko maiatzaren 14an ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako proiektuak garatzeko emandako laguntzen onuradunen zerrenda eta esleitutako zenbatekoak –honekin batera doan eranskinean jasotakoak– argitaratzea, Unibertsitate-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko 2013-2014 deialdia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren babesean (2012ko uztailaren 9ko EHAA, 133. zenbakia).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 11.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala