Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3065

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia. Horren bidez, baliabide ekonomikoak esleitzen ditu eta martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren III. kapituluan aurreikusitako laguntzak 2013an finantzatzeko oinarri arautzaileak egokitzen eta osatzen ditu. Baliabide horiek esleituko dituzte lanetik kanpoko praktikak egiteagatik enpresei konpentsatzeko, eta araudi horietan erregulatutako heziketa-ekintzetan parte hartzen duten langabeei laguntzak eta bekak emateko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2013ko ekainaren 17ko bileran hartu zuen erabakiaren bidez, baliabide ekonomikoak esleitu ditu eta martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren III. kapituluan aurreikusitako laguntzak 2013an finantzatzeko oinarri arautzaileak egokitu eta osatu ditu. Baliabide horiek esleituko dituzte lanetik kanpoko praktikak egiteagatik enpresei konpentsatzeko, eta araudi horietan erregulatutako heziketa-ekintzetan parte hartzen duten langabeei laguntzak eta bekak emateko Eta Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoaren arabera –maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartua–, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio berau argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2013ko ekainaren 17ko bileran hartu zuen erabakia argitaratzea, zeinen bidez baliabide ekonomikoak esleitzen baititu eta martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren III. kapituluan aurreikusitako laguntzak 2013an finantzatzeko oinarri arautzaileak egokitzen eta osatzen baititu. Baliabide horiek esleituko dituzte lanetik kanpoko praktikak egiteagatik enpresei konpentsatzeko, eta araudi horietan erregulatutako heziketa-ekintzetan parte hartzen duten langabeei laguntzak eta bekak emateko

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez jakinarazten den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erabakiak ondorioak izango ditu ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Argitaratzen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREN ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINEN BIDEZ BALIABIDE EKONOMIKOAK ESLEITZEN BAITITU ETA MARTXOAREN 7KO TAS 718/2008 AGINDUAREN III. KAPITULUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZAK 2013AN FINANTZATZEKO OINARRI ARAUTZAILEAK EGOKITZEN ETA OSATZEN BAITITU. BALIABIDE HORIEK ESLEITUKO DITUZTE LANETIK KANPOKO PRAKTIKAK EGITEAGATIK ENPRESEI KONPENTSATZEKO, ETA ARAUDI HORIETAN ERREGULATUTAKO HEZIKETA-EKINTZETAN PARTE HARTZEN DUTEN LANGABEEI LAGUNTZAK ETA BEKAK EMATEKO

Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legearen 26. artikuluan, Enplegurako Lanbide Heziketaren lege-esparrua finkatzen da. Bertan adierazten da, enplegurako lanbideko azpisistemaren heziketa-ekintzen helburu dela lanbide-kualifikazioak eta -eskuduntzak eskuratzea, hobetzea eta etengabe eguneratzea, biztanleria aktiboaren bizitza osorako heziketa bultzatuz, eta pertsonen, enpresen, lurraldeen eta produkzio-sektoreen beharrak elkarren artean uztartuz.

Enplegurako lanbide-heziketako azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak azpisisteman bilatutako helburuak eskuratzeko behar dituzten heziketa-eskaintzako eta -programazioko bide diferenteak ezartzen ditu. Hala, 25. artikuluan, eta eskaintza-heziketaren barruan, bereziki langile langabeei zuzendutako heziketa-ekintzen oinarrizko erregulazioa biltzen da. Ekintza hauen helburu nagusia da produkzio-sistemak behar dituen enplegutan langabeak laneratzea.

395/2007 Errege Dekretuaren 25. artikuluan bertan praktika egiten duten pertsonekin lan-erlaziorik sortuko ez duten laneko praktikak egiteko enpresekin akordioak bultzatzeko beharra adierazten da. Horren ondorioz enpresek praktikako ikasle/ordu bakoitzeko dirua jaso dezakete. Era berean, talde jakinentzako beka, garraio, mantenu, bizileku, eta laneko eta etxeko eginkizunak bateratzeko kontzeptu gisa, heziketa-ekintzetan parte hartuko duten langileei laguntzak ematea aurreikusi dute.

Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduak 395/2007 Errege Dekretua garatzen du eskaintza egiteari dagokionean. Gainera, lanez aparteko praktika profesionalak egiteagatik enpresei ordain ekonomikoak eta heziketa-ekintzak, eta heziketa horietan parte hartzen duten ikasleei laguntzak eta bekak finantzatzeko diru-laguntza publikoak ematea arautuko duten oinarriak erregulatzen ditu.

Bestalde, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresen sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eskumena, indarrean dagoen urriaren 13ko 3/2011 Legean ezarrita dagoenez. Lanbidek, 2011ko urtarrilaren 1ean lanean hasi zenetik, bere gain hartu zituen Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutako funtzioen eta zerbitzuen kudeaketa, enplegurako lanbide-heziketaren, enpleguaren eta lanaren esparruan lan-legeria gauzatzeko.

TAS/718/2008 Agindua indarraldi mugagabeko araudia da. Halaber, Aginduaren III. kapituluan arautzen dituzten ikasleentzako laguntzak eta bekak emateak, eta lanez kanpoko praktika profesionalak gauzatzeagatik enpresei ordain ekonomikoak emateak ez dute norgehiagokako erregimena jarraitzen, araudi honetan berariaz adierazten den moduan. Era horretan, laguntza horiek finantzatzeko urtero esleituko duten aurrekontu-kreditua, edo bere eguneratzearen ondoriozkoa, laguntza hauen muga izango da.

Azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.1 eta 2. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta indarraldi mugagabeko arauetan erregulatutako diru-laguntzen deialdien arabera artikulu honetako 5. paragrafoan xedatutakoa analogikoki aplikatuz, jakitera eman behar da TAS/718/2008 Aginduaren III. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa, eta baita berau eguneratzearen ondoriozkoa ere.

Era berean, publizitate eta segurtasun juridikoko printzipioak errespetatzeko, komeni da ezagutzera ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko erakunde autonomoaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoak laguntza horien kudeaketa bere gain hartzean aplikatu beharreko diru-laguntzen erregimen juridikoarekin eta prozedurarekin lotutako alderdi jakinetako laguntzen onuradun potentzialak. Halaber, TAS 718/2008 Aginduan aurreikusitako laguntza hauek arautzen dituzten oinarriak osatu egin behar dira, diru-laguntzen programa hau gauzatzeko baldintza jakinak zehazteko, 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzei aplikatzekoak izango direnak.

Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2013ko ekainaren 17ko bileran, erakunde autonomoaren zuzendari nagusiak proposatuta eta aldez aurretik dagokion deliberamendua hartuta, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Eskaintza osatzeko arloan, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren III. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko 2013. urtean baliabide ekonomikoak esleitzea. Baliabide horiek esleituko dituzte lanetik kanpoko praktikak egiteagatik enpresei konpentsatzeko, eta araudi horietan erregulatutako eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako heziketa-ekintzetan parte hartzen duten langabeei laguntzak eta bekak emateko. Guztira, 3.500.000 euro emango dituzte, 2013ko ekitaldiaren ordainketa-kredituari dagozkionak, eta 3231 – Heziketa, 41. Atala – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua programaren kargura izango dira.

Hala badagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badituzte, kopuru hori handitu egin daiteke. Aldaketa horiek gertatzen badira, horren berri emango dute EHAAn argitaratutako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Esleitutako baliabide ekonomikoen zenbatekoa edo gehikuntzaren ondoriozkoa izango da laguntzak emateko muga. Funtsak agortzen badira, EHAAn jakinaraziko dute Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Aurrekontu-kreditu honen bitartez, ordainduko dituzte EAEko langabeei bereziki zuzendutako eskaintza-heziketako programazioen eta deialdien babesean diruz lagundutako heziketa-ekintzetan parte hartzen duten langabeen laguntzak eta bekak, baita kontratatzeko konpromisoa barne hartzen duen heziketa-programa ere. Ekintza horiek guztiak 2012ko ekitaldian Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta kudeatzen ditu, 395/2007 EDren eta TAS 718/2008 Aginduan xedatutakoak. Halaber, kreditu honen bitartez ordainduko dituzte 2013ko ekitaldian emango eta ordainduko dituzten heziketa-zerbitzu horien barne dauden lanez kanpoko praktikak egiteagatik enpresei eman beharreko konpentsazio ekonomikoak.

Bigarrena.– Martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren III. kapituluan jasotako diru-laguntzen banaketak erregulatzeko oinarri arautzaileak egokitzea eta osatzea, laguntza hauen kudeaketari buruzko zenbait alderdi barne hartzeko. Alderdi horietan eragina izango dute Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko diru-laguntzen erregimen juridikoko eta antolakuntzako araudien aplikazioek. Era berean, eragina izango dute 2013ko ekitaldi honetan emandako laguntzei aplikatuko dizkieten gauzatze-baldintza zehatzek ere. Honela:

A) Langabeentzako bekei eta laguntzei dagokienez.

1.– Garraiorako, bizilekurako, mantenurako eta laneko eta etxeko eginkizunak bateratzeko laguntzak eta bekak aurkezteko eskaerak eta epea.

1.1.– 2012an hasi eta 2013an jarraipena duten heziketa-ekintzei dagozkien beka eta laguntzei buruz, ez da beharrezkoa izango eskabideak berriz aurkeztea, eta heziketa-ekintza hasi eta hurrengo hilabetean aurkeztutakoak egindakotzat joko dira.

1.2.– 2013ko ekitaldian emango eta ordainduko dituzten heziketa-zerbitzu horien barne dauden lanez kanpoko praktikei dagozkien beka eta laguntzei dagokienez, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da parte-hartzailea lanez kanpoko praktikan hasten denetik.

1.3.– Dena den, eskabidea izango da heziketa-ekintzaren edo lanez kanpoko praktikaren lehenengo hilabete naturaleko parte-hartzeari dagokion beka eta/edo laguntzari buruzkoa; automatikoki berrituk oda eta hilabete natural bakoitzaren azken eguneko baldintza beretan, eskatzaileak aldi horri dagozkion heziketa-ekintzetan edo lanez kanpoko praktiketan behar bezala parte hartuta; Lanbidek ofizioz egiaztatuko du.

1.4.– Heziketa-ekintzan zehar langabeak minusbaliotasun-izaera eskuratuko balu edo genero-indarkeriako biktimaren izaera lortuko balu, baldintza horiek betetzen dituztenentzako zuzendutako beka eskatu ahal izango du, izaera berezi hori eskuratzen duen legezko dataren ondorengo hilabetearen epean.

1.5.– Diru-laguntza hauek lortzeko eskaerak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) eta Lanbideko enpleguko lurraldebulegoetan aurkeztu beharko dira, http://www.lanbide.net webgunean eskura egongo den eredu ofizialaren bidez.

Horretaz gain, eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.

1.6.– Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Hiri barruko garraio publikoko laguntza jasotzeko: etxetik ikastetxera joateko garraio publikoa erabiltzeko beharrari buruzko ardurapeko aitorpena.

b) Hiriarteko garraio publikoa erabiltzeko laguntza jasotzeko:

– Lehen egunean erabilitako garraio publikoko joan-etorriko txartelak.

– Errolda- eta/edo bizitegi-ziurtagiria.

c) Norberaren ibilgailuan garraiatzeagatik laguntza jasotzeko: errolda- eta/edo bizitegi-ziurtagiria.

d) Mantenurako laguntza jasotzeko:

– Lehen egunean erabilitako garraio publikoko joan-etorriko txartelak.

– Errolda- eta/edo bizitegi-ziurtagiria.

e) Mantenurako eta ostatu hartzeko laguntza jasotzeko:

– Garraio-frogagiriak.

– Errolda- eta/edo bizitegi-ziurtagiria.

– Errentamendu-kontratua, ostatuko faktura edo ostatu hartu dutela egiaztatzeko beste edozein agiri.

f) Laneko eta etxeko eginkizunak bateratzeko laguntza jasotzeko:

– Familia-liburuaren edo ahaidetasun-mailaren ziurtagiriaren kopia konpultsatua.

– Mendetasun-egoera aintzat hartzen duen dokumentuaren kopia konpultsatua. Dokumentu hori, administrazio-agintaritzak edo agintaritza judizialak eman behar du.

– Familia-unitateko kide guztien diru-sarreren egiaztagiria.

– Interesduna ez dela bestelako prestaziorik jasotzen ari adierazten duen ardurapeko edo zinpeko aitorpena.

– Lanbidek emandako «Errenten adierazpenaren» inprimakia, betea eta sinatua.

– Etxebizitza berean erroldatuta dauden pertsona guztiak biltzen dituen erroldatze-ziurtagiria.

– Lanbidek emandako «saririk kobratzen ez dutenaren ardurapeko aitorpenaren» inprimakia, betea eta sinatua.

2.– Emateko eta ordaintzeko prozedura, kudeaketako, ebazpeneko eta baliabidetako organoak.

2.1.– Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Diru-sarreren Bermerako eta Enplegurako Prestakuntzako Zuzendaritzak kudeatuko eta bideratuko ditu eskaerak, eta erakunde autonomo honetako zuzendari nagusiak izango du eskaerak ebazteko eskuduntza.

2.2.– Aurreko hilean laguntzak jaso dituzten pertsonak heziketa-ekintzetara bertaratu diren egunak Zuzendari Nagusiak hilero egiaztatu ondoren, eman beharreko bekaren edo laguntzaren zenbatekoaren inguruan ebatziko du eta bertan finkatutakoa ordainduko dute.

Ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaerak aurkeztutako ordena errespetatuz ebatziko dituzte, behin betiko osatzen dituzten neurrian eta helburu horretarako onartutako aurrekontu-kopurua agortu arte. Baliabide ekonomikoak agortzen diren hilabetean, baliabide horiek laguntzak ordaintzeko esleituko dituzte, dagozkien heziketa-ekintzak hasteko daten ordena kontuan hartuz eta bertan parte hartzen dutenen hasierako eskaera aurkezteko data kontuan hartuz.

2.3.– Hilero eman beharreko beka eta laguntzei buruzko erabakia ebazpen bakar batean bilduko dute, eta Lanbideren web-orrian argitaratuz jakinaraziko dute. Bertan, laguntza jasoko duten pertsonen izenak eta jasoko duten kopurua adieraziko dituzte. Eskatutako beka edo laguntza ez emateko ebazpenak, banaka jakinaraziko dituzte.

Hasierako diru-laguntza eskatzen duten datatik eta automatikoki berritutako eskaera bakoitzetik sei hilabeteko epea edukiko dute ebazpena emateko. Epe hori igarota, eskaera onetsi dutela ulertuko da administrazio-isiltasunagatik, horren inguruan berariazko ebazpena egokituko ez balitz.

Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango da organo horretan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

3.– Baldintza espezifikoak eta beken eta laguntzen zenbatekoak.

3.1.– Ondoren aipatuko ditugun langabeek jaso ahal izango dute beka; kopurua ere adierazten da:

– Pertsona minusbaliatuek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko enplegu-eskaeran baldintza hori frogatuta badago.

Beka horren arabera, eskatzaileak heziketa-ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko 9 euro jasoko du, gehienez.

– Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeek, azaroaren 21eko 1917/2008 EDren 7.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-eskaeran baldintza hori frogatuta badago.

Beka horren arabera, eskatzaileak heziketa-ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko 10 euro jasoko du, gehienez.

3.2.– Hiri barruko garraiorako laguntzaren kasuan, bertaratutako egun bakoitzeko, gehienez, 1,5 euro emango dute.

3.3.– Hiriarteko garraio publikorako laguntzaren kasuan, joan-etorriko txartelen kostu osoa jasotzeko eskubidea izango dute. Horretarako, aipatutako txartelak aurkeztu beharko dituzte. Heziketa-ekintzaren ordutegirako egokia den garraio publikorik ez badago, norberaren ibilgailuan joateko baimena emango dute, eta egunero 0,19 euro ordainduko dute kilometro bakoitzeko.

3.4.– Mantenu-laguntzari dagokionean eskola-egun bakoitzeko, gehienez, 12 euro ordainduko dizkiete. Ekintza goiz eta arratsaldez denean, mantenurako eskubidea izango dute, betiere bai joateko eta bai etortzeko ibilbideak 50 kilometrotik gorakoak badira.

3.5.– Ostatu- eta mantenu-laguntzari dagokionean, egun natural bakoitzeko, gehienez, 80 euro ordainduko dizkiete, eta langabeak, eskolara joateko eta itzultzeko ehun kilometro edo gehiago egin behar dituenean emango diote, eta dagoen garraio-sareagatik eskolen aurretik eta ondoren joan-etorriak egunero egin ezin baditu. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegu Prestakuntzako Zuzendaritzak azken egoera hori gertatzen den aztertuko du.

Kasu horretan, ikasleak hasierako eta amaierako bidaiak egiteko klase ekonomikoko garraio-txarteletarako eskubidea izango du. Ostatu hartzeko gastua hainbat ikaslek partekatzen badute, laguntza pertsona horien artean banatuko dute, proportzioan. Jasotako laguntzak ezingo dira ostatu hartzeak eragindako kostu erreala baino handiagoak izan.

3.6.– Laneko eta etxeko eginkizunak bateratzeko laguntza egunero IPREMen % 75ekoa izango da, eskolara joandako egun bakoitzeko.

Errenta-gabeziako baldintzak betetzeko, beste hainbaten artean, diru-sarrerak bermatzeko errenta kontatuko dute.

B) Lanez kanpoko praktikak egiteagatik enpresentzako konpentsazioekin lortuta.

Lanez kanpoko praktikak burutzen dituzten lantokiko enpresa titularrek ikasle eta praktika-ordu bakoitzeko 4 euroko konpentsazio ekonomikoa jaso ahal izango dute.

C) Baldintza orokorrak.

1.– Beken eta laguntzen bateragarritasun-erregimena, eta enpresentzako konpentsazioak.

Erabaki honetan aipatutako bekak, laguntzak eta enpresentzako konpentsazioak bateraezinak izango dira helburu berarekin Administrazio Publiko honek edo beste edozeinek, edo entitate publiko edo pribatuek eman ditzakeen beste batzuekin.

2.– Aplikatzeko diru-laguntzen inguruko araudi orokorra.

Laguntza-programa honi aplikatu behar zaizkio, batetik, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan aurreikusitako diru-laguntza erregimen juridikoa, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horren kudeaketan laguntzen duten erakundeen betekizunak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua. Horien bitartez, laguntzen onuradunen obligazioak, laguntza horiek itzultzeko arrazoiak eta prozedurak, bermeen araubideak eta zigor-araubidea arautzen dira besteak beste.


Azterketa dokumentala