Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3062

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Aurrekontu eta Kontabilitateko gerenteordeak egindako txostena ikusita, eta lanposturako proposatutako pertsonak 2013ko maiatzaren 2ko Ebazpenean (2013ko maiatzaren 23ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz –2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzen dituena– honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Josefina Fernández Villaverde andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: Kargudunaren Idazkaria

– Erreferentzia: F 109

– Eskala: Administraria/ Administrazio laguntzailea

– Taldea: C/D

– Zenbatgarrena: 18

– Maila: 19

– Hizkuntz eskakizuna: 2; derrigortasun-data: 1995eko urtarrilaren 31.

– Langunea: Aurrekontu eta Kontabilitate Gerenteordetza

– Campusa: Bizkaia

Bigarrena.– Izendapenak 2013ko ekainaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, bere aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2013ko ekainaren 20a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala