Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2924

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 59/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 59/13 prozedura monitorioa, jabetza horizontala.

Demandatzailea: Vitoria-Gasteizko Estrasburgo pasealekuko 7. zenbakiko jabeen erkidegoa.

Abokatua: Itziar Gomendiourrutia Tejero.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Maria Angeles Moral Illarramendi.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan dekretua eman da 2013-05-14an. Hauek dira xedapenak:

1.– Amaitutzat jotzen da Gasteizko Estrasburgo pasealekuko 7. zenbakiko jabeen erkidegoak Maria Angeles Moral Illarramendi andrearen aurka sustatutako prozedura monitorio hau. Kuotengatik erkidegoari zor dion 600,00 euroko diru-zenbatekoa erreklamatzen zaio demandatuari.

2.– Zorduna, halaber, abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera kondenatzen da, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Gasteizko Estrasburgo pasealekuko 7. zenbakiko jabeen erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2000 euro baino gehiagokoa bada.

4.– Jakinaraz bekio ebazpena demandatuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktua argitaratuz, betiere PZLb-aren 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Maria Angeles Moral Illarramendi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala