Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2921

EDIKTUA, 661/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 661/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Gaztelondo, S.A.

Abokatua: Bernardo Francisco Pérez Fernández.

Prokuradorea: Ezcurra.

Demandatua: I.G.S.Proyet, S.L.

Gaia: hitzezko judizioa, errent.

Judizio horretan epaiai eman zen 2012-3-21ean, eta honakoa da bere epaitza:

Baietsi egiten dut osorik Marta Ezcurra Fontán epaitegietako prokuradoreak Gaztelondo, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hortaz, auzi-ihesean den I.G.S. Proyet, S.L. sozietatea kondenatzen dut hiru mila hirurehun eta lau euro (3.304) ordaintzera.

Alderdien artean hitzartutako interesak sortuko ditu zenbateko horrek (kontratuaren hamargarren klausula).

Alderdi demandatuak prozedurak sortutako kostu guztiak ordainduko ditu.

I.G.S. Proyet, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko martxoaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala