Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2920

EDIKTUA, 68/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia (1. Sekzioa).

Errekurtsoa: 68/13, adostasunik gabeko banaketa.

Errekurtsogilea: Lahouria Benabbou.

Abokatua: Alberto Redondo Serena.

Prokuradorea: Azucena Rodríguez Rodríguez.

Alderdi errekurritua: Mohamed Benahmed.

Gaia: adostasunik gabeko banantzea.

Aipatutako judizioaren gainean autoa eman da 2013ko apirilaren 23an. Hau dio hitzez hitz xedapen-zatiak:

Ezetsi egiten da Lahouria Benabbou andreak 406/12 zenbakiko autoaren aurka aurkeztutako apelazio errekurtsoa. Auto hori, 1180/10 zenbakiko banantze-prozeduran eman zen, zein Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiaren aurrean bideratu baitzen. Berretsi egiten dugu auto hori, eta gora jotzeko errekurtsoaren kostuak errekurtsoegileari ezartzen dizkiogu.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Hala erabaki eta sinatu dute epaileek.

Mohamed Benahmed demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala