Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2917

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 12koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Eider Inunciaga Serna lankide boluntarioari beka emateko, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzeko dena. Nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko eman zen diru-laguntza hori, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan.

Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2010eko azaroaren 9ko Ebazpenaren babespean eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2011ko azaroaren 25eko Ebazpenaren babespean, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeari 30.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Eider Inunciaga Serna lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2010BA/0051).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2012ko apirilaren 17an bidalitako komunikazioan, bekari partzialki uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 9. artikuluan xedaturakoaren arabera, lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko du, eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez dira ordainduko. Nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea da 22/2007 Dekretuaren helburua.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzenzariari dagokio aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzekoa (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena).

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN dut:

Lehenengoa: Eider Inunciaga Serna lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzea, nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010 urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan.

Horren ondorioz, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco Erakundeak dagokion kopurua –justifikatuta ez dagoena– itzuli beharko du, hau da, 2.207,76 euro. Halaber, luzapenaren bigarren ordainketa egiteko aginduak (6.000) euro indarra galdu du.

Bigarrena: Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 12a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala