Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2914

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 3koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko balorazio batzordeko bokalak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Agindua, hots, «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Kontuan izanda, 2013ko maiatzaren 2ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duenez, diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela, eta batzorde horretako bokalak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzen ebazpen proposamena egingo duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitara ematea. Hau izango da:

Lehendakaria: Clara Montero Tellechea anderea (Kultura Sustatzeko Zuzendaria).

Bokalak:

– Amaia Ibáñez Zalba anderea.

– Pedro Ormazabal Artetxe jauna.

– Amagoia Garaizabal Armesto anderea.

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Egibar jauna, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 3a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala