Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2913

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 29koa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programako Hautaketa Batzordea nortzuk osatuko duten jakitera emateko dena.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiten duen 2013ko martxoaren 20ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren proposamenak ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programako Hautaketa Batzordeko kideen zerrenda argitaratzea. Hauek dira:

– Néstor Arana Arabaolaza, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria arduraduna. Batzordeburua izango da eta, kalitate botoa izanik, azken hitza izango du boto berdinketa gertatuz gero.

– Iñigo Durana Ibañez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak izendatuta.

– Amaia Elorza Pinedo, Euskadiko Gazteen Kontseiluko ordezkaria, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariak izendatuta.

– Emilio López Martínez, Ricardo Fernández Quintana, Tomas Aranberri Epelde, Iñigo Collantes Martínez, Raquel Calvo Larralde, Naroa Ziordia Landeta eta Elisabeth Zubizarreta Arruabarrena, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariak izendatuak. Garapenerako lankidetza-programetan diharduten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen ordezkariak dira.

– Bakarne Zuazua Astarloa, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da eta hitza izango du, baina botorik ez.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 29a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala