Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2912

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzen duena, Maite Azurmendi Jimeno andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak emandako Epaia betez (2010eko uztailaren 30eko Ebazpenak argitara eman zituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrenda).

Maite Azurmendi Jimeno andreak parte hartu zuen Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Musika espezialitatean, txanda librean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran (Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen).

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, 2013ko urtarrilaren 28ko Epaiaren bidez, aintzat hartu du Maite Azurmendi Jimeno andreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2011ko maiatzaren 20ko Aginduaren, hau da, 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitara eman zituen Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpenaren kontra jarritako gorako errekurtsoa atzera botatzen duenaren kontra jarri duen errekurtsoa, eta jarduerak berriz egiteko eskubidea ematen dio errekurtso-egileari, hots, oposizio-aldiko B2 proba errepikatzea: unitate didaktiko bat prestatu, aurkeztu eta, behar izanez gero, defendatzea.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez, aipatutako epaiaa, haren terminoetan, bete behar dela erabakitzen da.

Oposizio-aldiko B2 proba (unitate didaktiko bat prestatu, aurkeztu eta, behar izanez gero, defendatzea) errepikatu ondoren, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2013ko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez, aldatu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2010eko uztailaren 20ko Ebazpena (Ebazpen horren bidez, oposizio-aldian izangaiek lortutako kalifikazioak argitara eman ziren), eta Maite Azurmendi Jimeno andreari 5,0804 kalifikazioa dagokio.

Honek eragin du areagotzea Maite Azurmendi Jimeno andreak lortu duen puntuazio orokorra, eta aipatutako hautaketa-prozeduran sartzea izangai hautatu bezala.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileria Kudeaketarako zuzendariaren 2013ko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez aldatu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2010eko uztailaren 20ko Ebazpena, hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu zuena. Aldaketa honen ondorioz Maite Azurmendi Jimeno andrea sartzen da izangai hautatu bezala.

Hiru eguneko epea eman zen, akatsen kontrako erreklamazioak jartzeko, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Epe hori igaro ondoren, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren 10. oinarriak zehazten duenarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2010eko uztailaren 30eko Ebazpena; horren bidez, argitara eman zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrenda. Aldaketa honela da:

Sartzea Maite Azurmendi Jimeno andrea 7,0482 puntuazio orokorraz, Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Musika espezialitatean, txanda librean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran (Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen).

Bigarrena.– Hogei egun naturaleko epe bat irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hautatutako izangaiak aurkez ditzan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetarik edozeinetan.

Adierazitako dokumentazioa ezarritako epean, ezinbesteak bultzaturik izan ezik, aurkezten ez badu edo dokumentazio hori aztertzetik aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzetako bat ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskaeran faltsutasuna egoteagatik izan litzakeen erantzukizunak.

Hirugarrena.– Aipatutako Ebazpena ikusgai jarriko da Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-oholetan eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web orrian: http://www.irakasle.net eta www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

Laugarrena.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak praktiketako funtzionario izendatuko du Maite Azurmendi Jimeno andrea.

Lehiatzaile horrek esleitutako destinoan egin beharko ditu praktikak eta, agertzen ez bada, aukeratze-prozedurari uko egiten diola interpretatuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen horren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 13a.

Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala