Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2909

AGINDUA, 2013ko ekainaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak 2013ko apirilaren 19an eman zuen Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2013ko maiatzaren 13ko EHAA, 90. zenbakia), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Carlos Vicente Zapatero Berdonces jauna Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Arabako Lan Ikuskaritzako «Laneko Segurtasun eta Osasuneko Unitate Bereziko burua B» izendatzea. Lanpostuaren datuak: kodea: 8108; dotazioa: 2; destino-osagarria: 28.

Bigarrena.– Izendapenak 2013ko ekainaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organo berari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 6a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala