Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2908

AGINDUA, 2013ko ekainaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, José Obdulio de la Fuente Martín jauna Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkari kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50. artikuluko 2. atalean xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– José Obdulio de la Fuente Martín jauna Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea (kodea: 511786/4), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2013ko ekainaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira errekurtsoak aurkezteko epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 6a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala