Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2013ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2904

IRAGARKIA, Honen bidez, Cárnicas Lezama 2000, S.L. entitateari jakinarazten zaio Osasun Sailburuordetzak hartutako erabakia, B-7/13-S zehapen-prozedurari hasiera ematekoa.

Cárnicas Lezama 2000, S.L. entitateari espedienteari hasiera emateko egintza ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan (ezagutzen den azken helbidea: Pablo Sorozabal 10, Sestao-Bizkaia). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio ezen, 2013ko maiatzaren 16an zehapen-espedienteari hasiera eman zaiola, araudi sanitarioaren ustezko arau-hauste batzuengatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Alameda Rekalde kalea 39A, 5. solairua, Bilbao).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2013ko ekainaren 6a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.


Azterketa dokumentala