Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2013ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2903

IRAGARKIA, Honen bidez, behean zehazten den espedientean Joko eta Ikuskizuneko zuzendariak emandako ebazpena jakinarazten da, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legean ezarritakoa hausteari dagokiona.

Ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da adiera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 15 egun balioduneko epea duzu zeure buruaren alde komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko nahiz, hala dagokionean, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998ko 36.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 21a.

Joko eta Ikuskizuneko zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala