Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2013ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2900

IRAGARKIA, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariaren ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena. Ordainketa horiek, hain zuzen, behean zehaztutako espedienteekin lotutako etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkie.

Errekerimendu horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zitzaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazio Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, doakion orok horren berri izan dezan, ondorengo ohartarazpen eta guzti:

Zorra ordaintzeko, hilabeteko epea du, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarki hau argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ordaindu ez bada, legean aurreikusitako egintzei ekingo zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala