Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2013ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2897

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko emandako beka bati uko-egiteko eskaera onartzen duena eta ordezkoari beka ematen diona.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2012ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bitartez (2012-11-23ko EHAA, 227. zk.), 2012. urterako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Besteak beste, Iratxe Pérez Urdiales andreari (BEK-2012BA/0013) beka bat esleitu zitzaion.

2013ko maiatzaren 17an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian Iratxe Pérez Urdialesek bekari uko egiteko eskaera sartu da, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 15. artikulua betez, behar bezala justifikatu daitezkeen arrazoiak direla-eta, bekadunak uko egiten badio bekari, jaso ez duen diru-kopurua jasotzeko eskubidea galduko du eta kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala egin beharko du.

Itzuli behar den zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Halaber, gorago aipatutako dekretuaren 10. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, 2012ko azaroaren 9ko esleipen-ebazpenean ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka. Ordezkoak bekari geratzen zaion aldian baliatuko du beka, eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasoko du.

Beraz, bidezkoa da aipatutako beka hori Usune Zuazo Martin ordezkoari esleitzea (BEK-2013BA/0042).

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2012. urterako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak emateko deialdiaren barruan, Iratxe Pérez Urdiales andreak bekari egindako ukoa onartzea.

Horren ondorioz, uko egin duenak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 3.840 euro. Halaber, hirugarren eta laugarren ordainketa egiteko akordioek indarra galdu dute.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 22a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala