Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2013ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2884

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, desjabetze-espedienteari ekitea eta «Muskizko (Bizkaia) Autonomia kaleko 21eko 2. solairuko ezkerrean dagoen babespeko etxebizitzaren desjabetze» espedienteak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabakitzen duena.

Sail honek segidan argitaratzen den agindua eman du gaur:

Aztertuta geratu da Muskizko (Bizkaia) Autonomia kaleko 21.eko 2. solairuko ezkerraldean dagoen babespeko etxebizitzari buruzko espedientea.

Egindako ikuskapena egin ondoren, eta 2009. urteaz geroztik espediente honek aztergai duen etxebizitzaren beharrezko kontsumo-egiaztapenak egin eta gero, badira aztarnak erakusten dutenak bizileku modura ez dela erabiltzen ari.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, babes ofizialeko erregimenaren eraginpean dauden etxebizitzen nahitaezko desjabetzea legeztatuko duen interes sozialeko arrazoia izango da etxebizitza horiek urtebete baino gehiagoz etenik gabe bizitegirako ez erabiltzea.

Espediente honen xede den etxebizitza babes ofizialekoa da, eta urtebete baino gehiagoz etenik gabe ez da bizitegirako erabili. Horrenbestez, bidezkoa da etxebizitza horri nahitaezko desjabetzea aplikatzea.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 17. artikuluan eta hurrengoetan eta haren Arautegiko dagozkion artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluari jarraikiz, arauzkoa da desjabetzeko prozedurak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri diren gainontzekoei atxikiz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea, hain zuzen ere «Muskizko (Bizkaia) Autonomia kaleko 21.eko 2. solairuko ezkerraldean dagoen babespeko etxebizitza desjabetze» egitasmoan bildutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. eta 178. artikuluetan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez. Aipatutako espedienteak Autonomia kaleko 21.eko 2. solairuko ezkerraldean dagoen etxebizitzari eta elementu komunei dagozkien ondasun eta eskubideetan du eragina. Finka horren erregistroko datuak, honako hauek dira:

Muskizko 6466 zenbakiko finka, Idufir Kodea 4803100701123, 967. liburukia, 76. liburua, 132. orria, 2. inskripzioa.

Deskribapena: Hiri-ondasuna. 9. departamentua. Muskizko Autonomia kaleko hogeita batgarren etxeko bigarren solairuko eskuineko eskuin etxebizitza edo eskuineko eskuinean dagoen bigarren pisua, F motakoa. Hirurogeita bost metro eta hirurogeita sei dezimetroko azalera erabilgarria du, gutxi gorabehera; atartea, korridorea, bainugela, sukaldea, egongela eta hiru logela ditu; eta elementu komunetako partaidetzaren ehuneko sei oso eta hamalau ehundar ditu.

Titularraren izen-abizenak eta helbidea:

Miguel Gorriarán Terreros

Baiona etorb., 33-1. B

31011 Iruńa

2.– Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost egun balioduneko epearen barruan bidezko diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Kale Nagusia, 85), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 17. artikuluan eta hurrengoetan eta haren Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikuluaren arabera.

Epe horretan zehar, ondasun eta eskubideen zerrenda Muskizko udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 23a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala