Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2723

IRAGARKIA, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita lurrak okupatu aurreko aktak jasotzeko deialdia, eta, halaber, hala behar izanez gero, lurrak formalki okupatu aurreko gordailua ordainduko dela eta lurrak formalki okupatuko direla, Deban dagoen «Duquesa» meategi emakidaren titularra den Zeleta, S.L. merkataritza-sozietateak egiten dituen lanak, instalazioak eta zerbitzuak burutzeko beharrezko lurrak, hain zuzen ere.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da Debako udaletxean (Gipuzkoa) lurrak okupatu aurreko aktak jasoko direla, 2013ko uztailaren 15ean, goizeko 11:00etan, eta, halaber, hala behar izanez gero, aurreko gordailua ordainduko dela eta lurrak formalki okupatuko direla, hargatik eragotzi gabe beharrezkoa balitz lur horietara joatea, «Duquesa» meategi emakidaren titularra den Zeleta, S.L. merkataritza-sozietateak egiten dituen lanak, instalazioak eta zerbitzuak burutzeko. Horren urgentziazko prozedura bidezko okupazioa Eusko Jaurlaritzaren 2013ko maiatzaren 28ko Dekretuaren bidez erabaki zen; interesdun honi eragiten dio: Simón Goikoetxea Ormaetxea.

Egintza horretara pertsonalki joan behar dute interesdunek, edo, bestela, euren izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkaturik; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte (eskritura publikoak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak edo ohar informatiboak, eta abar), baita euren eskubideak egiaztatzeko bestelako edozein agiri ere. Hala nahi izanez gero, eurek ordainduta, peritu eta notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurreko akta jasotzeko egunera arte, interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izando dituzte akats posibleak zuzentzeko. Horretarako, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzara idazki bat igorriko dute (Donostia 1, Lakua I, Vitoria-Gasteiz).

Eta denek honen berri izan dezaten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta «Diario Vasco» eta «Deia» egunkarietan argitaratzen da, baita Debako Udaletxeko iragarki-oholean ere.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 29a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala