Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2716

EDIKTUA, 139/12 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 139/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Kutxabank, S.A.

Abokatua: Ciria Uriarte Andres.

Prokuradorea: Carnicero.

Demandatua: Comercialización S.I. S.L., Iratxe Martinez Martinez, Maria Carmen Martinez Eguizabal eta Sergio Martinez Martinez.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da 2013-04-04an, eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da epaitegietako prokuradore Pedro Carnicero Santiagok Kutxabank, S.A. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, auzi ihesean dauden Comercialización S.I. S.L., María del Carmen Martínez Eguizabal, Iratxe Martínez Martínez eta Sergio Martínez Martínezen aurkakoa. Eta. beraz, honako hau erabaki behar da:

1.– 2008ko abenduaren 22an sinatutako errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen da.

2.– Alderdi kodemandatuak kondenatzen dira solidarioki ehun eta hogeita sei mila bostehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hirurogei zentimo ordaintzera (126.557,60). Zenbateko horretan sartzen dira ordaindu ez diren kuotak, ordaintzeko daudenen % 25a eta OHZ.

3.– Kodemandatuak kondenatzen dira solidarioki egunero ordaintzera demandatuek ordaindutako azken kuotaren % 10 (204,88 euro), higiezinaren jabetza itzuli behar zen egunetik (2012ko urtarrilaren 20a) higiezina benetan itzultzen den arte.

4.– Kodemandatuek itzuli egin behar dute finantza-errentamenduaren kontratuaren xede den nabea.

Eta kontratuaren 15,1 klausulan ezarritako interesa ordaindu behar dute, zeina hilean izango baita ordaindu gabeko zenbatekoaren % 2,50 (ordaindu gabe utzi zenetik aurrera ordainduko da).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4726 0000 00 139 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Comercialización, S.I. S.L. eta Sergio Martinez Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko apirilaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala