Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2714

EDIKTUA, finka immatrikulatzeko jabari-espedientearen gainean bideratutako 44/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Daniel Ruiz Martinezek, Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko (Araba) idazkaria naizenez, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, finkak immatrikulatzeko jabari espediente baten 44/13 prozedura bideratzen ari da, Isabel Muguruza Sagastizabalek eta Carlos Berganza Diez Aquilino Gómez Quijasek eskatuta, finka hau immatrikulatzeko:

Ayala/Aiarako udalerriko Quejana herrian dagoen landa-lursaila (Arana ingurua); forma irregularra du eta hamabost mila zazpiehun eta laurogeita hamalau eta hogeita sei metro karratuko azalera du (15.794,26 m2). Mugak: iparraldean, P6/226, P6/227, P6/228, P6/229 lursailak eta, zati batean, A-624 errepidea eta P6/223 lursaila; hegoaldean, P6/233, P6/234 lursailak eta Aranarako bidea (ibilgailu eta oinezkoentzako sarbidea); ekialdean, P6/227, P6/228, P6/229 eta P6/234 lursailak, eta, zati batean, P6/226 lursaila; eta, mendebaldean, P6/233 lursaila eta Aranarako bidea.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Amurrio (Araba), 2013ko apirilaren 22a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala