Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2709

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 5ekoa, Industriako sailburuordearena. Horren bidez, argitara eman da Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduak ezarritako esparruko laguntzak 2013ko ekitaldirako emateko deialdia.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Aginduak Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen du, Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko programa, alegia (2011ko ekainaren 2ko EHAA, 104. zk.).

Agindu horren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkaturiko laguntzetarako 2013ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako eman behar diren arauak ematea.

Aurrekoa aintzat hartuta, eta adierazitako Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Honako hau da ebazpen honen helburua: Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak, itzuli beharreko aurrerakin gisa, 2013 ekitaldian emateko deialdia egitea.

2.– Horretarako 5.000.000 euro bideraturiko dira guztira; kopuru hori Sustapen Ekonomikoko Funtsari esleituriko karguen kontura jasango da finantza- arloan, eta aurrekontu horiei aurtengo ekitaldirako dagokien erregulazioa abenduaren 23ko 6/2011 Legean ezartzen da.

Ekitaldi bakoitzean laguntzak emateko deialdian finkatutako guztizko kopurua handiagotu daiteke; betiere, diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik; handitzekotan, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi behar da, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio, indarrean dauden legeetan aurreikusitako kreditu loturaren edo aurrekontu aldaketaren arabera. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez.

2. artikulua.– Betekizunak.

1.– Eskatzaileek, Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, adierazitako Aginduaren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Era berean, honako leku hauetan aurkeztu beharko dituzte eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria: Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen (SPRI) bulegoetan –Urkixo zumarkalea, 36-4., Bilbao– edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehaztutako lekuetan.

2.– 2013ko urriaren 31a baino lehenago eratu beharko dira enpresa berriak, baita dagoeneko ezarrita dauden enpresen partaidetzak eskuratu ere. Era berean, inbertsioak 2013an gauzatu beharko dira.

3.– Eskabideak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2012ko uztailaren 8an amaituko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak deialdi-ebazpen honek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 5a.

Industriako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


Azterketa dokumentala