Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2707

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 9koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, zortasunaren handitzea dela-eta honako linea elektriko hau eta bere adarrak onura publikokoak direla deklarazteko dena: 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa, Z/B, Carranza-La Cadena izenekoa (2. zirkuitua), –Carranza TEA eta Venta La Perra arteko tartean–, eta horren adarrak. Linea Karrantza Haranako udalerrian dago.

Erreferentzia: L-7758 ASS/TLE.

Espedientea: AT-H-2012-14.

GERTAKARIAK

Bat.– 2012ko martxoaren 30ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (Bilboko San Adrian etorbidea, 48) gorago zehaztutako linea onura publikokotzat deklaratzea eskatu zuen, hain zuzen ere linea horren zortasuna handitzeak eragindako ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-04-11ko BAOn, 2012-04-27ko EHAAn eta 2012-03-30eko Diario El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

Hiru.– 2012ko martxoaren 26an, ofizio bat igorri zitzaion Karrantzako Udalari, proposaturiko jarduerari buruzko iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezan, eta, aldi berean, instalazioaren onura publikoaren deklarazioa bidezkoa zen ala ez adierazteko txostena emateko eskatu zitzaion; 2012ko abenduaren 20an, berriro egin zitzaion eskaera hori.

Lau.– Informazioa jendaurrean jartzeko aldian, Basilisa Palenque Ranero andreak aurkeztutako alegazioa baino ez da jaso. Alegazio horretan adierazten duenez, 16. finkan beste jabekide bat dago –Angeles Palenque Ranero andrea–, eragindako ondasun eta eskubideen titularren zerrendan ageri ez dena, eta, bestalde, zortasun berriak ehun urtetik gorako arte bati eragiten dionez, hori saihesteko, linearen trazadura aldatzea proposatzen du. Horren haritik, onuradunak adierazten du eremu hori ez dela kaltebera, ingurumen-aldetik, eta aurreikusitako jarduketan ez dela jaso linearen trazaduran aldaketarik egitea.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen 2011ko martxoaren 8ko Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpenean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan.

Bi.– Partikularraren alegazioari dagokionez, espedientean jasoko da 16. finkan sartu gabe dagoen jabekide hori, eta, bestalde, zuhaitzak inausteko momentuan, ahal den neurrian gorde egingo dira ehun urtetik gorako arte horretatik gorde daitezkeen atalak.

Hiru.– Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuak emandako eskumena baliatuta (dekretu hori indarrean dago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien eginkizunak eta jardute-arloak finkatzeari buruzko lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin bat etorriz), honako hau

EBAZTEN DU:

Onura publikokotzat jotzea beherago zehaztutako ezaugarriak dituen instalazioa, zortasunik gabeko zerrenda zabaltzeari dagokionez:

Carranza – La Cadena Z/B aireko linea elektrikoa (2. zirkuitua; tronkala):

  • Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.
  • Euskarriak: metalikoak.
  • Eraginpeko luzera: 1.897 m.
  • Jatorria: Carranza TEA.
  • Bukaera: 9040 euskarria, linea berekoa.

La Era-rako adarra:

  • Luzera: 374 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: Aipatu lineako 9002 zk.ko euskarria.
  • Bukaera: Adarreko 1705 zk.ko euskarria.

Carranza gasolindegirako adarra:

  • Luzera: 289 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: Aipatu lineako 9003 zk.ko euskarria.
  • Bukaera: Adarreko 1804 zk.ko euskarria.

Molinar de Carranzarako adarra:

  • Luzera: 278 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 9012 zk.ko euskarria.
  • Bukaera: Adarreko 1904 zk.ko euskarria.

Baños de Molinarrerako adarra:

  • Luzera: 98 m; mozketen eraginpean.
  • Jatorria: aipatu lineako 9015 zk.ko euskarria.
  • Bukaera: Adarreko 2107 zk.ko euskarria.

Rio Seco – Molinarrerako adarra:

  • Luzera: 452 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 9020 zk.ko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 2407 zenbakiko euskarria.

El Cerro – Molinarrerako deribazioa:

  • Luzera: 148 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 9027 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 2703 zenbakiko euskarria.

Ranero Haitzerako adarra:

  • Luzera: 141 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 9027 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 2813 zenbakiko euskarria.

Llana de las Campas – Ambasaguaserako adarra:

  • Luzera: 361 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 1903 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 7103 zenbakiko euskarria.

Matienzo 1erako adarra:

  • Luzera: 974 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 2105 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 2311 zenbakiko euskarria.

4701. euskarrirako adarra:

  • Luzera: 760 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 2309 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 4701 zenbakiko euskarria.

Las Cuadristas – Carrarako adarra:

  • Luzera: 406 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 2310 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 2905 zenbakiko euskarria.

8202. euskarrirako adarra:

  • Luzera: 0 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 2904 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 8202 zenbakiko euskarria.

Santecilla – Ranedorako adarra:

  • Luzera: 1.266 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 2402 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 2514 zenbakiko euskarria.

Ranero – Karrantzarako deribazioa:

  • Luzera: 245 m, mozketek eraginpean hartuak.
  • Jatorria: aipatu lineako 2506 zenbakiko euskarria.
  • Bukaera: adarreko 2605 zenbakiko euskarria.

Deklarazio horrek berekin dakar, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 9a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala