Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2705

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 24koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, eginkizunengatiko eta/edo hizkuntzagatiko berariazko lehiaketa ebazten da, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean auzitegiko medikuen kidegoan eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko urtarrilaren 22ko Aginduaren bidez (2013ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.), eginkizunengatiko eta/edo hizkuntzagatiko berariazko lehiaketara deitzen da, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko.

Aipatu 2013ko urtarrilaren 22ko Aginduko bederatzigarren artikuluaren lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera, alegazioak ebatzi ondoren, Herri administrazio eta Justiziako sailburuak ebatziko du behin betikoz deialdi hori, agindu bidez.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Lehiaketaren behin betiko ebazpena argitaratzea. Ebazpen horren bidez, I. eranskinean jasota dauden lanpostuak bertan zehazten diren lehiatzaileei esleitzen zaizkie, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera; esleipenak Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean bulego judizial berria irekitzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarren artikulua.– 2013ko urtarrilaren 22ko Aginduaren I. eranskinaren bidez deitutako gainerako lanpostuak bete gabe geratzen direla adieraztea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 24a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala