Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2566

IRAGARKIA, José Ángel Méndez Hernández jaunak jarritako gorako errekurtsoa ebazten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2013ko otsailaren 22ko Ebazpena jakinarazten duena.

Unibertsitate Zuzendaritzari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ezin izan diogu idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko otsailaren 22ko ebazpenaren berri eman José Ángel Méndez Hernández jaunari eta, horregatik, iragarki hau argitara emanez jakinarazten dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legeak 59.5. artikuluan xedatutakoaren arabera. Horiek horrela, iragarki honen bidez ager dadin deitzen diogu José Ángel Méndez Hernándezi edo haren ordezkariari, hamabost eguneko gehienezko epean, iragarki hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 08:00etatik 14:30era bitartean Vitoria-Gasteizko Donostia kalearen 1.ean, aipatutako ebazpenaren testu osoa jasotzeko asmoz.

Eta José Ángel Méndez Hernández jaunari jakinaraztearen ondorioetarako, hau argitara ematen dugu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 10a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala