Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2563

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren iragarki honi dagokiona: «Epaiketan Osakidetza ente publikoaren prozesu-ordezkaritza egiteko zerbitzuak» espedientearen lizitaziorako prozedura murriztua, 2013ko apirilaren 29an, astelehena, 81. EHAAn argitaratutakoa.

Antzeman egin da kontratugilearen profilean argitaratutako Baldintza Administratiboen Pleguaren Karatula ez datorrela bat espedienteko Baldintza Administratiboen Pleguaren Karatularekin; beraz, publikotasunaren printzipioaren arabera, beste epe bat eman behar da parte hartzeko eskabideak aurkezteko.

Honako hau dioen tokian:

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2013eko maiatzaren 15ean 14:00etan.

Hau esan behar du:

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko ekainaren 18an, 14:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakariaren ordezkoa,

Eneko Zarraoa Garmendia.


Azterketa dokumentala